XVI. eta XVII. Mendeko Euskal Literatura: Errenazimentua eta Barrokoa

Beste atzerriko hizkuntzak2,72 KB

XVI. Mendea: Errenazimentua

Errenazimentua: Filosofia, literatura eta arte erderan mugimendua. Grezia eta Erromako kultura klasikoa berpiztu. Inprentak lagundu. Latina Mendebaldeko kultura hizkuntza.

Bernat Etxepare

  • Ipar Euskal Herrikoa, Nafarroa Beherekoa, Garaziko eskualdekoa. Sarasketan jaio eta urte gehiena Garazin bizi.
  • Donibaneko bikario. Gerran bizitua eta kartzelan igaro zen denboraldi batez. Errugabea zela onartu.
  • Poema liburu idatzi eta argitaratu. Euskaraz idatziz lehenengo liburua: Linguae Vasconum Primitiae (1545).
  • Hamabost poema: hasieran prosazko hitzaurrea, doktrina kristauaren azalpen luze eta laikoa, gizon-emakumeen maitasuna hamaika poemetan, eta euskararen omenezkoak.

Joanes Leizarraga

  • Lehenengo euskal poeta eta bigarren prosalaria. Lapurtarra.
  • Katolikoen eta protestanteen arteko borrokan bizitua izan zen (erreforma kalbindarra).
  • Testamentu Berria itzuli.

Joan Perez Lazarragakoa

  • Arabako idazlea. Arabako iparraldean jaio. Madrilen bizi eta literatur lana argitaratu.
  • Prosaz eta bertsoz lau neska-mutilen maitasun gorabeherak kontatu.
  • 46 poema: 36 euskaraz eta 9 gaztelaniaz. Gai asko baina batez ere maitasuna.

XVII. Mendea

Sarako Taldea

  • Ziburu, Donibane eta Sarako elizgizonak.
  • Kideak: E. Materre, J. Haranburu, J. Etxeberria, P. Argaiñarats, P. Axular.
  • Elizgizonak ez zirenak ere taldean.
  • Bertsoz eta prosaz idatzi.

Joanes Etxeberri Ziburukoa

  • Jakintsua, doktore titulua, Paueko jesuiten ikasia. Hitz lauez ere idatzi.
  • Hiru liburu argitaratu:
    1. Manual Debozionezkoa: Doktrinari buruz eta otoitzak hitz neurtutaz. Marinelak eta arantzaleak kantatzekoak.
    2. Noelak eta bertze kanta espiritual berriak: Gabon kanta + Jesukristoren historioak eta santuak.
    3. Elizara erabiltzeko liburua.

Pedro Axular

  • Nafarra, Urdazubin jaioa. Salamancako unibertsitatean ikasi. Donibane Loizunen egon.
  • Gero liburua argitaratu. Paralelismoak, etenak, hiperboleak eta irakurlearentzako deiak erabili.

Arnaut Oihenart

  • Zuberoko hiriburuan jaio, Maule. Abokatu karrera.
  • Alargun aberats batekin (Joana Erdoia) ezkondu.
  • Ikasketa historikoak: Notitia Utriusque Vasconiae (Euskal Herriko historioak).
  • Saiakera: Art Poetique Basque.
  • Atsotitzak eta Neurtitzak: Esaera zaharrak eta asmatutako poesiak. Ulergaitzak.
Joan Tartas
  • Sohutan jaiotako apaiza.
  • Ontsa hiltziaren bidia publikatu. Zuberoeraz idatzia.

Deskargatu

PDF Word HTML