XIX. Mendeko Kontzeptu Historiko eta Ekonomikoak

Historia4 KB

Anarkismoa: Oinarrizko Ideiak

Pentsalari nagusia: Bakunin. Anarkismoak hiru ideia nagusi defendatzen zituen:

  1. Norbanakoaren askatasuna.
  2. Jabetza pribatuaren kontra, kolektiboaren alde.
  3. Agintea ukatzea, estatuak ez agintzea.

Langileek eta nekazariek iraultza defendatu zuten, greba orokorren bitartez, burgesia eta estatua suntsitu nahian. Askatasuna jabetza kolektiboan oinarritzen da. Gizarte berri bat sortu nahi zen, alderdi politikoak baztertuz, baina sindikatuak onartuz (adibidez, CNT). Sektore bat terrorismoaren aldekoa zen (Esku Beltza).

Finantza eta Kapital Kontzeptuak

Bankuen eta Finantzen Funtzioa

Bankuek garrantzia handia izan zuten industrian. Aurreztaileek dirua gordetzen zuten, eta bankuek diru horrekin enpresei maileguak ematen zizkieten. Gainera, bankuek akzioak erosi zituzten. Ordainketak errazteko, txekeak eta letra-kanbioak erabili ziren.

Sozietate Anonimoa (SA)

  • Kapitala: Enpresaren balioa da, akzioetan banatua. Bakoitzak ordaintzen duenaren arabera, akzio portzentaje bat izaten du.
  • Dibidendoa: Enpresaren irabaziak dira, akzio portzentajeen arabera banatzen direnak.

Liberalismo Ekonomikoa eta Kapitalismoa

Adam Smith izan zen liberalismoaren printzipioak finkatu zituena. Ekonomia hiru indarrek mugitzen dute:

  1. Norbanakoaren interesak (ahal den etekin handiena bilatzea).
  2. Ekonomia autoerregulatua.
  3. Estatuak ekoizpenean ez parte hartzea.

Merkatuaren Hazkundea eta Hedapena

Merkatu-ekonomiaren sorrera eman zen, faktore hauen ondorioz:

  • Ekoizpena handitzea (+ produzitu).
  • Populazioa handitzea.
  • Hirietako klase baxuen erosteko ahalmena handitzea.
  • Diru gehiago.

Barne Merkatua eta Kanpo Merkataritza

Barne Merkatua: Merkatu nazionala zabaldu zen (tokiko produktuak, trukea).

Kanpo Merkatua: XIX. mendean, librekambioaren teorian oinarritu zen (politika ekonomiko garatua, muga-zergak kenduz). Britainia Handiko nagusitasunetik babesteko, ordea, protekzionismoa ezarri zen (mugak mantenduz).

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Napoleonek Fernando VII.ari koroa kendu zionean, herrialdea erregerik gabe geratu zen. Patriotek defentsa-juntak antolatu zituzten probintzietan (erresistentzia zuzendu eta gobernu gisa jarduteko). Gobernu zentralik ez zegoenez, ordezkariak bildu eta Junta Nagusi Gorena antolatu zen.

Konstituzioaren Sorkuntza

  • 1810: Cadizera deitu zuten, konstituzio bat egiteko asmoz (liberalak ziren gehienak).
  • Lehen bileran, nazio subiranotasuna aldarrikatu zen.
  • 1812ko martxoak 19: La Pepa aldarrikatu zen.

Ideia Liberalak eta Legeak

Konstituzio aurrerakoia zen, ideia liberal hauek jasotzen zituena:

  • Nazio subiranotasuna.
  • Botere banaketa.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Eskubideen adierazpena.

Beste lege batzuk ere ezarri ziren: jaurgoak ezabatu, gremioak desegin, Inkisizioa eta tortura ezabatu, prentsa askatasuna, eta lege eta zergen aurreko berdintasuna. Fernando VII.a itzuli zenean, Konstituzioa indargabetu eta absolutismora itzuli zen.

Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814)

Frantziako inbasioaren ondorioz, Madril 1808ko maiatzaren 2an matxinatu zen. Matxinada Espainia osora zabaldu zen, Independentzia Gerra hasiz.

Gerraren Garaiak

  1. Herri Erresistentzia (1808): Frantsesen kontrakoek (patriotek) gerrillak antolatu zituzten. Adibidez, Bailengo Gudua.
  2. Frantziako Erasoa (1808-1812): Napoleon Espainiara etorri zen erasoa gidatzera. Espainia konkistatu zuen, Cadiz izan ezik (Britainia Handiko armadak zeuden). Bi bataila garrantzitsu: Girona eta Zaragoza.
  3. Ingelesen eta Espainiarren Garaipena (1812-1814).

Deskargatu

PDF Word HTML