Txillardegui: Bizitza, Pentsamendua eta Literatura
Txillardegui (Jose Luis Alvarez Enparantza)
Jaio eta hil: Donostian, 1929ko irailaren 27an jaio eta 2012an hil zen.
Ikasketak eta ibilbidea
- Ikasketak: Euskara bere kabuz ikasi zuen 1948an, ingeniaritza Bilbon eta linguistika Parisen.
- Ekin eta ETA: Ekin taldea sortu eta 1958an ETA bihurtu zen.
- Euskara Batua: Koldo Mitxelenarekin batera sortu zuen.
- Erbestea: Militantzia zela eta, atxilotu eta erbestera joan zen. 1962-1976 bitartean Parisen eta Bruselan bizi izan zen.
- ETA utzi: 1967an.
- Politika: ESB alderdi politikoaren sortzaileetako bat izan zen.
- Euskaltzaindia: Euskaltzain izateari uko egin zion.
Eleberrigintza
Nobela existentzialista: La Nausée (Nazka) idatzi zuen.
Euskal eleberri modernoa:
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957)
- Peru Leartzako (1959)
- Elsa Scheelen (1999)
- Labartzari agur (2005)
Eleberrien azterketa
- Leturiaren Egunkari Ezkutua: Pertsonaiak euskaldunak dira, kokapena Parisen edo Euskal Herrian.
- Elsa Scheelen: Pertsonaiak kanpotarrak dira, kokapena Belgikan (Brusela).
Gai existentzialistak
- Nazka: Pertsonaia existentzialistari gauza guztiek ematen diote nazka.
- Existitu beharra: Gizona mundu honetara bota dute eta bere bizitza aurrera eraman behar du esperantzarik gabe.
- Bakardadea: Pertsonaia existentziala beti bakarrik sentitzen da, baita jende artean dagoenean ere.
- Askatasuna eta aukeratu beharra: Gizon askea da, bere ekintzen erantzukizun osoa du. Aukeratzeko beldur da, huts egingo duelakoan.
- Porrota: Hautaketa horrek porrot egitea dakar.
- Etsipena: Porrotaren ondorioz, pesimismoz beterik dabil eta etsi egiten du.
- Heriotza: Azkenik, bere buruaz beste egingo du.
Lanak
Saiakera eta ikerketa lanak
- Sustrai bila (1970)
- Euskara batua zertan den (1973)
- Euskal gramatika (1978)
- Fonologiaren matematikuntza (1978)
- Euskal Fonologia (1980)
- Euskal azentuaz (1984)
- Elebidun gizarteen azterketa matematikoa (1984)
- Huntaz eta hartaz (1965)
- Hizkuntza eta pentsakera (1972)