Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Hastapenak
Luis eta Sabino Arana anaien aitak karlisten alde arma-kontrabandoa egin zuen, eta atzerrira joan behar izan zuten. Porrotaren ondoren, ez zuten ulertzen zergatik geratu ziren forurik gabe, karlisten iritziz foru sistema zen Espainian egoteko modu erosoena.
Foruen Galera eta Sabino Aranaren Pentsamendua
Sabino Aranaren ustez, euskaldunek ez zutela Espainiako estatuaren legeak onartu beharrik, ez zirelako espainiarrak. Euskaldunak eta espainiarrak herri desberdinak zirela hizkuntzaz, arrazaz, ohituraz eta antolaketa politikoz. Baina Foruen indargabetzearekin, Euskal Herria espainiartzeko Espainiako estatuaren presioa areagotzen hasi zen. Industrializazioaren ondorioz etorritako kanpotarrekin, Euskal Herria Espainia bihurtzen ari zela.
Euzko Alderdi Jeltzalearen Sorkuntza
Sabino Aranak Bizkaya por su independencia liburuan Espainiak kendutako askatasuna berreskuratzeko bizkaitarrak elkartu egin behar zirela adierazten zuen. Bilboko Euskalerria Elkartekoek Arana bazkari batera gonbidatu zuten bere ideiak azaltzeko. Aranak bertan bildutakoei Bizkaia defendatuko zuen alderdi abertzale bat sortzea proposatu zien. Aranak Euskal Herriaren izena (Euzkadi), bandera (Ikurrina) eta ereserkia asmatu zituen. Ondorengo urteetan Euskal Herriaren aldeko giroa hedatu zen, eta egoera horretan, Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea sortzea erabaki zuen. JEL: Jaungoikoa Eta Lege Zaharra.
Nazionalismoaren Hedapena eta Zatikatzea
Euskal abertzaleen lehenengo erakundea Bilboko Euzkeldun Batzokija izan zen, eta horren aurka Espainiako agintariek erasoak abiatu zituzten. Ramón de la Sota, enpresari aberatsa, EAJn sartu zen. Sabino Arana hil zenean, Zabalak hartu zuen alderdiaren zuzendaritza. Nazionalismoa Euskal Herri osora zabaltzen hasi zen, baina independentzia lortzea oso zaila zenez, nazionalismoa euskal ezaugarriak indartzen saiatu zen (batzokiak ireki, euskararen erabilera suspertu, euskal dantzak eta bertsolaritza sustatu...).
Alderdia handitzean, arazoak sortu eta bi talde bereizi ziren:
- Sabindarrak: Zabala eta Luis Aranarekin, independentziaren aldekoak.
- Sotistak: Ramón de la Sotarekin, autonomiaren aldekoak.
Alderdia zatitzean, Sotaren autonomistek nagusitasuna lortu zuten, eta Luis Arana eta haren jarraitzaileak alderditik bota zituzten. EAJren kontrola lortu zutenek izena aldatu zioten alderdiari, CNV deituz. Geroago, EAJ-PNV bersortu zen eta Luis Arana bertan sartu zen. Alderdi berria oso militantea zen eta hauteskundeetan CNV baino arrakasta handiagoa izan zuen. Riveraren diktaduran EAJk jazarpen gogorra jasan zuen, eta Comunión-ek, ostera, arazo gutxiago izan zituen. 1930ean bi alderdiak elkartu ziren (EAJ-PNV) Bergarako kongresuan. Alderdi hau oso eskuindarra eta katolikoa zenez, talde batek ezkerreko alderdi abertzale eta laikoa sortzea erabaki zuen: EAE-ANV (Eusko Abertzale Ekintza).
Kritika eta Interpretazioa
Euzkeldun Batzokijaren estatutuak interesgarriak dira hasierako abertzaleen ideologiaren atal batzuk ezagutzeko. Sabinok bere ideiak Bizkairako planteatu zituen, eta horregatik askok nazionalismoa bizkaitartasunarekin parekatzen zuten: alderdi nazionalista alderdi bizkaitarra zen. Estatutu hauetan irudikatzen den Bizkaia Foruen garaiko Bizkaia da, baina praktikan EAJk alderdi politiko moderno baten moduan funtzionatu zuen.