Prezio elastikotasuna

Ekonomia4,7 KB

Prezio Politika.
Prezio-politika Honako Hau da: erosleak jasotzen duen
Ekoizkina edo zerbitzua eta saltzaileak eskaintzen duen
Salmenta-balioa berdintzen dituen moneta-balioa.
Eroslearen ikuspuntutik, prezioa ez da bakar-bakarrik
Ekoizkín edo zerbitzu horregatik ordaindutako balio
Monetarioa; informazioa bilatzea, hautatzea eta erabakian
Zehar egindako ahalegina ere bada.
Prezioa beharrezkoa da enpresak mozkin ekonomikoa lortu
Nahi badu. Konkurrentzia zenbat eta handiagoa izan, orduan
Eta txikiagoa izango da prezio-gorabeheren marjina.
Prezioak finkatzeko teknikak.
A) Prezioa eskarian ezartzen denean
Enpresaren helburu bakarra mozkinak lortzea denean
Erabiliko da.
Eredu horrek mugak baditu, enpresen helburu bakarra, gaur
Egun, ez baita mozkinak maximizatzea; gainera, eskaria
Prezioarekin bakarrik aldatzen dela kontutan hartzen du,
Eta hori ez da horrela.
Ezartzen den prezioa eskariaren kopuruaren araberakoa ere
Izan daiteke; elastikotasunaren araberakoa. Elastikotasuna
< 0 bada, prezioa igotzeak eskariaren jaitsiera ekarriko du.
Elastikotasuna = 0 denean, prezio aldaketek ez dute
Eskarian eragiten, eta elastikotasuna > 0 denean, prezioa
Igotzean eskaria ere igotzen da. Elastikotasun- eta eskarifuntzioak ezagutzea Zaila da:
Elastikotasuna = Eskariaren ehuneko aldaketa
Prezioaren ehuneko aldaketa
B) Kostuetan oinarrituriko prezioen finkapena
Prezioak ezartzeko beste metodo bat, eskakizuna (eskaria)
Kontutan hartu gabe, produktuaren kostuari etekin marjina
Zehatz bat gehitzean datza. Aurrekoa baino metodo
Sinpleagoa da, behar den informazioa enpresak errazago
Eskura dezakeelako. Prezioa kalkulatzeko, produktuaren
Kostua, enpresak aukeratzen duen etekin marjinari gehitzea
Besterik ez da behar.

Lehian Oinarrituriko prezioen finkapena
Prezioen Finkapenaren metodoak produktuaren prezioa
Mugitu behar den tarteari buruzko ideia ematen du, baina
Zifra zehatza merkatua behatuz aurkitzen da beti, hau da,
Lehiakideen prezioak zehazki aztertuz. Honen arabera,
Hainbat aukera aurki daitezke:
Lehiakideen antzeko prezioa ezarri. Hau produktuak
Besteenarekin konparatuz ezberdintasun gutxi
Dituenean eta banaketa zabala duenean ematen da.
Bezeroa marka ezberdinetako bi produktu berdintsuen
Aurrean aurkitzen bada, ez duela prezio altuenekoa
Aukeratuko aurrikusten da.
Prezioa lehiakidearenaren azpitik finkatu. Kasu
Honetan, enpresak prezio baxuagoa, bezero kopuru
Handiago batekin orekatu nahi du eta honekin, dirusarrera handiagoak lortu.
- Lehiakideenaren gaineko prezioa finkatu. Hau bezeroak
Produktua lehiakidearena baino kalitate hobeagokoa dela
Pentsatzen duenean eta beraz, gehiago ordaintzeko prest
Dagoenean egin daiteke.
Sektorean beste enpresa txikiagoek ere merkaturatzen
Dituzten produktuak kaleratzen dituen enpresa handiago
Bat dagoenean, hauek bi eratan eragin dezakete prezioa
Zehazteko unean:
.- Enpresa liderraren eredua jarraitu eta prezio berdintsua
Ezarri.
.- Prezioak era independentean ezarri, unitate kostuak
Kontutan hartuz, adibidez. Kasu honetan, enpresa
Txikiarentzat kaltegarria den prezio guda batera hel
Daitezke.
Beste prezio finkatze teknikak.
Enpresak produktuaren kostuaren kalkulua egin eta
Lehiakideen prezioak ezagutzen dituenean, produktuaren
Prezioa kantitate borobíla (10, 20, 50 €) bilatuz, prezioa
Dena baino baxuagoa déla pentsatzea egiten duen prezio
Psikologikoa deitzen dena finka dezake, adibidez, 4,95 € edo
9,5 €. Prezio nahasgarrien estrategia erabiltzen dituzten
Enpresak ere badaude, adibidez, bidaltzeko gastu batzuei
Loturiko prezioak, edo mantenamendu zerbitzu bat
Kontratatzeko obligazioa dutenenak




Deskargatu

PDF Word HTML