Platon dialektika

Filosofia eta etika2,18 KB

1.ONGIAREN KONTZEPTUA ETA DIALEKTIKA.

Jakinduria lortzeko ezagutza-maila batetik bestera igo behar da, horretarako heziketa bultzagarri izanda. Ikasketa prozesua aldapa Malkartsua da: dialektika.

Dialektika elkarrizketaren bidez zientzia ezagutzean Datza. Horretarako iritzi edo doxa maila baztertu behar da zientzia edo Episteme mailak ematen dituen ideiak ezagutu arte.

Maila hori filosofoek lortuko dute, eta dialektikoak Izango dira: zientzia ezagutu ondoren, Ongia (ideia gorena, Haitzuloaren mitoan Eguzkiarekin identifikatzen duena) ezagutuko dute. Horren ostean, hiria Gobernatzeko prest egongo dira.

Heziera prozesua “Errepublika” liburuan azaltzen du Haitzuloaren mitoaren bidez.

Ongia ezagutzeko prozesu horretan, ideiak eta Kontzeptuak ikertzen dituzten zientzia moduak baliagarriak dira: Geometria, Astronomia...

Hala ere, adimena ez da nahikoa ezagutza lortzeko. Maitasuna behar da, hau da, errealitateari buruzko informazio faltan bota behar Dugu: ideiekiko maitasuna behar da.

Gainera, Platonek dio Arima ideien munduan egon denez, Ideiak ezagutzen dituela, baina zigor baten ondorioz ahaztu dituela. Orduan, Mundu fiskoko kopiak ikustean gogoratzen du. Beraz, ezagutzea ez da ezer berririk Bereganatzea, baizik eta betidanik jakin duguna gogoratzea.

Deskargatu

PDF Word HTML