Pentsamendu Garaikidea: Totalitarismoa, Existentzialismoa, Feminismoa
1. Filosofia-ingurumena: Arrazoi Ilustratuaren Krisialdia eta XX. Mendeko Totalitarismoak
XVIII. mendean, Ilustrazioak tradizioa eta erlijioaren arau finkatuak albo batera utzi nahi izan zituen. Horren ordez, arrazoiaren erabilera librea aldarrikatu zuten, uste baitzuten horrela gizartea hobetuko zutela. Kantek “Sapere Aude” (“ausartu zaitez pentsatzen”) leloarekin adierazi zuen hau. Ilustratuek zioten arrazoi askearen bidez aurrerapen zientifikoa, politikoa eta morala lortuko zela eta, azkenean, gizartea ia perfektua izango zela. Hala ere, gauzak ez ziren horrela atera. XX. mendeko bi mundu gerrak, bonba atomikoak eta heriotz-zelaiak erakutsi zuten gizateria utopia baino gehiago hondamendira hurbildu zela.
Horren aurrean, 1930eko hamarkadan Frankfurteko Eskola sortu zen. Alemaniatik ihes egindako intelektual judu-marxistek osatu zuten, eta galdetu zuten: nola joan zen Ilustrazioaren ametsa hain gaizki? Haien ustez, Ilustrazioak hasieran natura kontrolatzeko arrazoimena erabili zuen, baina gero logika hori gizakien arteko harremanetan sartu zen. Arrazoimen instrumentala ez zen soilik naturari aplikatu, baita pertsonen artean ere. Jendea baliabide huts bezala tratatzen hasi ziren: norbera sistemaren pieza bat besterik ez zen. Adornok eta Horkheimerrek salatu zuten hori. Ondorioz, botereak erabakiak hartu zituen gizakiaren balioa kontuan hartu gabe, efizientzia bilatuz. Horrela azaldu zuten holokaustoa eta bonbardaketa atomikoak. Azkenean, Frankfurtekoen arabera, Ilustrazioaren barruan bertan zegoen totalitarismoaren arriskua.
2. Filosofia Existentzialisten Ideia Nagusiak
Existentzialismoa filosofiako korronte bat da, non gizabanakoa jartzen den erdigunean. Filosofo existentzialistek ideia desberdinak izan arren, beti gai antzekoak lantzen dituzte: askatasuna, alienazioa, erabakimena eta bizitzaren zentzurik eza, horrek dakarren larritasunarekin. Søren Kierkegaard izan zen mugimendu honen aitzindaria XIX. mendean, baina XX. mendean izan zuen benetako oihartzuna, batez ere Europan. Izan ere, Jaspers, Heidegger, Sartre edo Camus izan ziren filosofo nagusiak. Euskal Herrian, Txillardegi nabarmendu zen existentzialismoaren inguruan.
Existentzialismoaren oinarrietako bat da existentzia lehenesten dela esentziaren aurretik. Hau da, pertsona bakoitzak bere burua definitzen du bizitzan zehar, eta ez dago aurretik inork markatutako bide edo izateko modu finkorik. Bizitzak ez du zentzurik berez, bakoitzak bilatu eta eman behar dio berea. Bestetik, askatasuna eta erantzukizun pertsonala oso garrantzitsuak dira: gizakia askea da eta bere ekintzen erantzule zuzena.
Gainera, existentzialistek esperientzia pertsonalari eta sentimenduei ere balioa ematen diete, arrazoi hotzaren gainetik. Hortaz, existentzialismoa arrazionalismoaren aurkako erreakzio modura ulertzen da. Bizitza ez da kalkulu hutsa: emozioak, irudimena eta sormena ere badira garrantzitsuak. Azkenik, esan behar da existentzialismoak eragin handia izan duela literaturan, antzerkian eta zineman.
3. Totalitarismoaren Jatorria: Gaitz Absolutua
Arendt, totalitarismoari buruz hitz egiten duenean, XX. mendeko nazismoa eta Sobietar Batasuneko estalinismoa ditu gogoan. Bere iritziz, historian ez da inoiz horrelako basakeria antolaturik gertatu, eta horregatik, ulertu behar da kategoria berriekin. Horri buruz hitz egiten du bere “Totalitarismoaren jatorria” lanean.
Arendtek bi aurrekari nabarmen aipatzen ditu: lehena, XVIII. eta XIX. mendeetako antisemitismoa, bereziki Frantzian, non juduek “frantziar” bizimoduaren aurkakoak ziren, eta bigarrena, XIX. mende amaierako inperialismoa, non burgesiak arraza-gailentasunaren ideologia erabiltzen zuen beste herrialdeetan sarraski politikoak justifikatzeko.
Lehen Mundu Gerra eta horrek sortutako egoera ekonomiko txarrak, berriz, faborableak izan ziren mugimendu totalitaristei. Horiek, ideologiarik gabeak ziren masak erakartzen hasi ziren, askotan intelektualen laguntzaz. Boterea lortu zutenean, estatuaren forma aldatu zuten, lider bakarraren inguruan bilduz, alderdi politikoak desagerraraziz eta eskubideak kenduz.
Totalitarismoaren helburua boterea mantentzea zen, eta horretarako legeak onartu zituzten gizabanakoa suntsitzen joateko: eskubideak kentzea, gizartea atomizatzea eta indarkeria onartzea. Arendten ustez, totalitarismoak gizakia “soberakin” bihurtu zuen, eta estatuek gizatasun-zantzu guztiak lapurtu zizkieten beren milaka hiritarren bizitzetan, legalitatearen itxurapean.
4. Eichmann Jerusalemen eta Gaizkiaren Banalitatea
Eichmann Holokaustoaren arduradun nagusia izan zen, eta gerra amaitu ondoren, Argentinara ihes egin zuen. 1960. urtean atxilotu, eta 1961ean Jerusalemera eraman zuten epaiketara. Han errudun jo eta heriotza zigorra ezarri zioten, 1962an gauzatu zena.
Arendt, “Eichmann Jerusalemen” lanean, Eichmann gizaki arrunta izan zela azaltzen du. Bere galdera nagusia da: nola da posible pertsona batek milaka pertsonen heriotza agintzea? Arendtek Eichmannen defentsa erabilitako bi argudio nagusi aztertzen ditu.
Lehenengoa, Eichmannek estatuaren izenean jokatu zuela esaten zuen, eta horregatik, bere ekintzak justifikatuak zirela. Arendtek uste du, ordea, estatu totalitarioek egoera hori eguneroko bihurtzen dutela, eta gizartean hain normalizatuta dagoela, pertsona batek ez duela zalantzarik egiten.
Bigarren argudioa da Eichmann aginduak jarraituz jokatu zela. Hau ere Arendtek ukatzen du: estatu totalitarioan, aginduak betetzeko ardura izan zuen, eta horrek hausnarketarik gabe jokatzea ekarri zuen. Horrek, hain zuzen, Eichmann errudun bihurtzen du, izan ere, ekintza eta ondorioen arteko erlazioa ikusi behar zuen.
Arendtek adierazten duenez, Holokaustoa ez zen gertatu Hitler eta bere goi-agintariak krudelak zirelako, baizik eta jende askok pentsatzeko eta hausnartzeko gaitasunik ez zuelako. Hori dela eta, demokrazia parte-hartzailea da totalitarismoari aurre egiteko modurik onena.
Laburpena
Eichmann ez zen pertsona sakon gaiztoa, baizik eta burugabea eta hutsa. Bere hutsa ez zen ohikoa, baina ezta guztiz arrunta ere. Hitz dotoreak erabiliz, heriotzaren errealitatea ezkutatu zuen. Haren kasuak erakusten du okerragoa dela burugabe hutsa izatea, errealitatetik urrunduta bizitzea, instintu gaiztoak edukitzea baino.
5. Feminismoaren Garapen Garaikidea: Simone de Beauvoir
Simone de Beauvoirrek 1949an idatzi zuen Bigarren Sexua, feminismoaren oinarri bihurtu zen lana. Bertan, emakumeek beren burua definitzeko gaitasuna berreskuratzeko helburua jorratzen du. Beauvoirren arabera, gizakiaren funtsa askatasuna da, eta emakumeek, gizonek erabakitako rolak betetzen dituzte. Hala ere, nahiz eta emakumeek eskubide politikoak izan, beti mendean daude.
Filosofia existentzialistaren arabera, ez dago esentzia finkorik. Emakumeek, hala ere, aldez aurretik ezarrita daukate beren patua. Beauvoirren arabera, emakumea . Gizonak izan dira egia-iturria eta arrazoimenaren irudikapen, eta emakumea"beste" bihurtu da, objektu bat, erlatiboa eta esentziala ez dena.
Emakumeak kulturak moldatu dituela, txikitatik gizon batzuek diseinatutako"emakume eredue" kopia izatera. Haurtzarotik emakumeek gizon bati men egiteko hezten dira. Hori guztia, emakumearen autonomia mugatuz eta patriarkatuaren egitura mantenduz.
Beauvoirrek amatasunaren beharra ere kritikatzen du, emakumea esparru pribatuan mantentzeko gizarte-eraikuntza gisa. Horregatik, abortuaren eta kontrazepzioaren alde egiten du, emakumeak askatasunez erabaki dezan. Azken finean, sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen du eta emakumeen askapen ekonomikoaren aldekoa da, emakumeek eremu orotan autonomia izan dezaten.
6. Ideia Feministen Garapena Ilustraziotik XXI. Mendera
Feminismoak emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz, pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatzen du. Hala ere, korrontea ez da homogeneoa eta historian zehar eboluzio nabarmena izan du.
- Aintzindari ilustratu nagusiak: XVIII. mende amaieran, Olympe de Gouges eta Mary Wollstonecraft pentsalariak gizon zuri, burges eta heterosexualen eskubideen aldeko aldarria salatu zuten.
- Mugimendu sufragistak: 1850eko hamarkadatik aurrera, sufragistek bozka eskubidea eta eskubide liberalen unibertsalizazioa aldarrikatu zituzten, Lehen Mundu Gerra bitartean. Lucretia Mott eta Elizabeth Cady Stanton izen esanguratsuenak izan ziren.
- Emakumearen eraikuntza soziala: Bigarren Mundu Gerraren ostean, estatuek amatasuna indartu zuten demografia orekatzeko. Hala ere, 1949an Simone de Beauvoirren Bigarren Sexua liburuak funtsezko ekarpena egin zuen. Bertan, emakumeen zapalkuntza ez zen eskubide politiko eta sozialetan soilik ikusten, emakumeen iruditegi kultural eta sinbolikoari ere kasu egin behar zela aldarrikatuz:
- Betty Friedan: 1950eko hamarkadan, emakumeen salatu zuen, etxekoandre rolaren ondorioz emakumeek beren buruarekin konforme ez egotea ekartzen zuelako.
- Feminismo erradikala: 60ko hamarkadan, Kate Millett eta Shulamith Firestonek heteropatriarkatua kritikatuz, gizartea gizonen interesak sostengatzen dituen sistema gisa ulertu zuten. Gorputza eztabaidaren erdigune bihurtu zen, lelopean.
- Judith Butler: 80-90. hamarkadetan, androzentrismoaren aurka jarraitu zuen, sexu eta genero kategorien azpian dauden interes politikoak salatuz.
- Intersekzionalismoa: 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Angela Davisek emakumeen aniztasuna aztertu zuen, arrazak, klaseak eta beste faktoreek sor ditzaketen menperatze eta jazarpen ezberdinak kontuan hartuz.
Feminismoaren bilakaera historikoak aniztasuna eta testuinguru sozialekiko egokitzapena erakusten du, beti ere emakumeen askapen eta berdintasunaren alde.