Pedro Agerre 'Axular': Sarako Eskolaren figura nagusia

Beste atzerriko hizkuntzak2,87 KB

Pedro Agerre, Axular (1556-1644)

Pedro Agerre, Axular (1556, Urdazubi, Nafarroa - 1644, Sara, Lapurdi) Sarako Eskolako figura nagusia izan zen.

Sarako Eskola

XVII. mendean Lapurdiko itsasertzean apaiz eta kultur gizonez osaturiko taldea izan zen, honako ezaugarriekin:

  • Kultur gaietarako grina, aukera eta sen ona.
  • Partaideak: Axular, Materre, Etxeberri.
  • Jende boteretsuarekin harreman onak (dirurik ez falta).
  • Elizgizonez gain, beste lanbidetako kideak ere.
  • Denek Axular goretsi, oso trebea sermoi/kritiketan.

Helburuak

  • Axular Gero idaztera bultzatu.
  • Doktrina katolikoa bultzatzea eta indartzea: Kontraerreforma (Katolikoa) vs. Erreforma (Protestante).
  • Jende xeheak erabiltzeko erlijio liburuak idatzi, bertsoz nahiz hitz lauz (prosa).

Bizitza

  • Apaiz egin, Sarako erretoretza lortu.
  • Jendeak aurpegiratu frantsesa ez zela.
  • Etxauz Apezpikuak defendatu (ondoren Gero berari eskaini).

Obra: Gero (1643)

Gero, bi partetan partitua eta bereizia (1643). Bigarren parterik ez da aurkitu.

Kritika

Euskal literaturako obra gorena:

  • Perfekzio espirituala lortu nahi duen aszetikako obra (ariketa/praktika multzoa).
  • Etengabeko lanean aritzeko jardueren zerrenda eta gomendioa.
  • Gero dioenak, bego dio (egitekoak gerorako utzi - akabo).
  • Alferkeriaren kontra.
  • Arrazoiak: jainkoa, erlijioa, sen ona, logika, lagunen ekarri, idazle klasiko.

Estiloa

  • Obra erraz eta atseginez irakurri, baina Axular sermoilari zen.
  • Besteek irakurri eta norberak entzuteko diseinatuak.
Erretorikaren baliabideak

Irakastea, atsegin izatea, mugiaraztea.

Egitura
  1. Auziaren egoera deskribatu.
  2. Egoera arrazoi bidez azaldu.
  3. Azalpena osatzeko adibideak: bibliatik, elizako idazle jakintsuetatik, antzinako autoreetatik (zitak).
  4. Ondorioekin biribildu argumentazioa.
Balio literarioa
  • Erdi mailako jendeari hitz egin.
  • Azalpenak ez errepikatzeko, sinonimo ugari.
  • Perpaus bakun eta elkartuen jokoa.
  • Aforismoak (esaera zaharrak), ateraldiak, hitz jokoak…
  • Galdera erretorikoak.
  • Apostrofeak.
  • Irudi adierazgarri eta ulerterrazak.

Eragina

  • Besteek Axularengan: XVI-XVII. mendeko espainiar idazle mistikoak (Fray Luis de Granada + 80 autore gehiago).
  • Axularrek besteengan:
    • Lagunen eskariz animatu.
    • Sarako medikuak Axularrek bezala idazten zuela uste zuen harro.
    • Añibarro Gero bizkaierara itzultzera iritsi.
    • Federiko Krutwig: Lapurtera klasikoa eredutzat hartzea proposatu.

Axular ezagutu gabe, ezinezkoa Euskal Literaturaren ikuspegia izatea.

Deskargatu

PDF Word HTML