Ortega y Gasset: Pentsamenduaren Etapak eta Kontzeptu Nagusiak

Greziera2,61 KB

Ortega y Gasset

1. Etapa: Objektibista

Neokantiarren ezagutzak hartzen ditu bere bidaian Alemaniatik. Hauek arraziobitalismoan sinesten zuten. Espainian momentu honetan bakarrik lantzen da literatura eta hau subjektibismoa da; berriz, Alemanian filosofia lantzen ari da (arrazionalismoa, kritika eta espiritu kritika). Horregatik doa hara eta gauza hauek Espainiara ekarri nahi ditu. Bitalismoa (Nietzsche).

Etapa honetan ere Masa eta Elitea kontzeptuak garatzen ditu. Bere ustez, gizartea elite batek gobernatu behar du. Elite horretan onenak egon behar dira, aristokrazia bat izan behar da, baina ez odolez postuak pasatzen diren aristokrazia bat, baizik eta erabakitako aristokrazia bat. Horretarako balio izan behar dute. Masa, berriz, ez da izan behar masa anbiziotsu bat; obedienteak izan behar dira eta eliteari lagundu behar diote.

2. Etapa: Perspektibista

Perspektiba eszeptikoa da (ez dago errealitate bakar bat, ez dago egia absolutorik). Errealitatea guztion ikuspegien batura da. Pertsona baten ikuspegia beste batenarekin batuta, errealitate bat lortu ahal da. Ikuspegi guztiak errealitate bakarra osatzen dutenez, ikuspegi guztiak toleratu eta errespetatu egin behar dira.

Niak gauzak bizitzen ditu, zirkunstantziak (ingurua, kultura, iragana) bizitzen ditu. Kulturaren parte gara.

3. Etapa: Arraziobitalista

Arrazionalismoa (Descartes) eta Bitalismoa (Nietzsche). Ortegak biak batu eta arraziobitalismoa eratu zuen. Helburua biak gainditzea da, baina beti lehentasuna du bizitzak, garrantzitsuagoa delako. Bizitza erradikala izan behar da, sustraiko errealitatea hartzeko.

Ortegaren arabera, bizitza:
Jarduera tradiziobitalistak + Gogoeta arrazionala

Nia eta Zirkunstantziak

Nia bizitza-proiektu bat da, bakarrik edo albokoaren laguntzaz edo oztopoz. Proiektua justifikatuta egon behar da.

Niaren bizitza-proiektuan zirkunstantziek lagundu edo oztopatu egin dezakete.

Zirkunstantziak inguratzen gaituen guztia dira:

  • Bizi duzun momentua
  • Historia
  • Kultura
  • Familia
  • Lekua

Ideiak eta Sinesteak

Jaiotzen garenean, kulturak sinesteak ezartzen dizkigu, eta ez gara gure sineste horien (adibidez, nazionalismoa) kontziente.

Baina beste sinesmen batzuk ere badaude. Gure sinesmenekin apurtzen badugu, ezin ditugu errekuperatu, baina beste sinesmen batzuk hartu ahal ditugu. Orduan, zalantzan jarri ahal gara eta eszeptiko bihurtu, hau da, ez dugu sinesten.

Bi urrats daude:

  • Eszeptizismoa gainditu
  • Filosofia egin (ideia berriak sortu)

Deskargatu

PDF Word HTML