Nortasunaren Definizioa eta Sentsazio Prozesuak

Psikologia eta soziologia2,35 KB

Nortasunaren Definizioa

  1. Nortasuna: Pertsonalitatea. Gizakia, *prosopon*. Guri eta besteei ematen diegun itxura, irudia, aurpegia.
  2. Nortasuna ez da gogamen-prozesu bat soilik, gogamen-prozesu askoren emaitza baizik. Nortasuna gizabanakoaren egitura psikiko osoaren errepresentazioa da (pertsonaren pentsamoldeak, adierazteko erak, jarrerak, interesak, etab.).
  3. Nortasuna ezaugarri psikologiko multzo iraunkorra da, gure jokabidean etengabeko eragina duena. Ezaugarri psikologiko guztiek, elkarreraginez, joera bat bultzatzen dute konportatzeko (adibidez, lotsatia, eskuzabala, pesimista, etab.).
  4. Nortasuna pertsona edo gizakiaren izatea da: Nortasunaren arabera norberak bere *nia* errekonozitzen du (auto-kontzientzia) eta gizabanako bihurtzen da.

Sentsazio Prozesuak

Sentsazio Prozesuen Ezaugarriak

  1. Zentzumen organoetan eta nerbio sisteman gertatzen den prozesu fisiologikoa da.
  2. Zentzumen motak: Kanpokoak (bost zentzumenak) eta Barnekoak (Interozeptoreak, propiozepzioa eta nozizepzioa).
  3. Zentzumen organoak sentsazioak sortzen dituzte estimuluak kitzikatzean. Energia mota desberdinak daude: Fisikoak (Hotza, beroa), Kimikoak (Usainak, zaporeak) eta Mekanikoak (Kolpea, kontrakzioak).
  4. Lau urrats nagusi:
    1. Eszitazioa: Estimulu batek errezeptore sentsorial bat kitzikatzen du.
    2. Transdukzioa: Energia mota bat sortzen da nerbio sisteman, eta energia hori seinale elektriko eta kimiko bihurtzen da.
    3. Transmisioa: Seinaleak neuronen artean transmititzen dira (sinapsia).
    4. Harrera: Azkenik, zerebrora ailegatzen da, eta honek bere proposamena egiten hasteko.
  5. Hiru puntu eta hiru atalase:
    1. Estimuluaren energia gehiegizkoa edo gutxiegizkoa bada, arazoak sortzen dira.
    2. Estimuluak energia kopuru jakin batean egon behar dira.
    3. Estimuluak ezin du errezeptorea kitzikatu; hau *atalasea* deitzen da, eta desberdinak daude.
    Hiru atalase mota: Gutxienekoa, gehienezkoa eta diferentziala (azaldu behar dira).
  6. Ondorioz, sentsazio prozesua kualitate sentsibleen kaptazioa da. Konturatzen gara kualitatez edo itxuraz. Subjektu bakoitza bere esperientziaren eta intentzioaren arabera modu desberdinean erreakzionatzen du estimulu berdinaren aurrean.

Deskargatu

PDF Word HTML