Napoleonen Garaia eta Iraultza Liberalak Frantziako Historian

Historia2,99 KB

NAPOLEONEN GARAIA (1799-1815): A-Kontsulatua

Erregimen propio berria eraikitzen du sistema ezberdinen ideiak hartuz, hau da, sistema pertsonalista eraikitzen du. Autoritarismoa, baina ideia liberal batzuk hartuz. Kode Zibila idatzi zuen legeak berrizteko eta sinplifikatzeko. Vatikanorekin Konkordatua sinatu zuen Eleizaren bermea lortzeko.

B-Inperioa

Europako herrialde gehienak inbaditu zituen eta horiek kontrolatzen saiatu zen. Blokeo Kontinentala ezarri zuen Britainiarren salerosketak eta kanpo-merkataritzaoztopatzeko. Espainiako kanpaina militarra, Errusiako kanpaina militarra eta Waterlooko gatazka (Britainiarrak eta Napoleonen kontrako beste herri batzuek osatua) Napoleonen porrota eta bere Inperioaren amaiera suposatu zuten.

ANTZINAKO ERREGIMENA (XVII-XVIII. MENDEAK)

Antzinako Erregimeneko gizartea hiru estamentutan banatzen zen: Noblezia, Kleroa eta Hirugarren Estatua. Talde batetik bestera igarotzeko zailtasuna. Noblezia eta Kleroa talde pribilegiatuak ziren, hau da, ez zituzten zergak ordaintzen eta ezzuten lan egin behar ekonomikoki mantentzeko. Goi eta Behe Noblezia eta Goi eta Behe Kleroa zeuden, maila sozialaren eta garrantziaren arabera. Politika: Europako sistema politiko nagusia absolutismoa izan zen. Horretan, erregeak botere gehienak zeuzkan, botere banaketarik ez zegoelarik. Ekonomia: -Absolutismoa -Despotismo Ilustratua -Monarkiaren diru-sarreren egoera txarra -Goseteak, produktuen eta prezioen espekulazioa. Prezioen goraldia. -Izurriteak -Matxinada ugari -Gizartea: Hirugarren estatua (burgesia, nekazariak...) pribilegiorik ez. Nobleziak eta kleroak pribilegioak. Botere banaketarik ez gobernuan. Ilustrazioa

IRAULTZA LIBERALAK (XVIII. MENDEKO AMAIERA ETA XIX. MENDEKO HASIERA): FRANTZIAKO IRAULTZA (1789-1799)

Jakobinoak: Erradikalak, herri subiranotasunaren eta sufragio unibertsalaren aldekoak. Girondinoak: Moderatuak, subiranotasun nazionalaren eta errolda sufragioaren (sufragio zentsitarioaren aldekoak). Hainbat Konstituzio Iraultza zehar. Moderatuak eta Subiranotasun Nazionala izan ziren nagusi. Botere banaketa lortzen da Iraultzako fase gehienetan. BERREZARKUNTZA GARAIA (1814-1819): Napoleonen kontrako gerra gainditu eta gero, Europako herrialdeetako ordezkari ezberdinek bake iraunkorra mantentzeko eta Antzinako Erregimenera bueltatzeko ekintza politikoak eraman zituzten aurrera. Garai hori Berrezarkuntza bezala ezagutzen dugu. Garai horretan, potentzia monarkikoak (Austria, Prusia, Errusia, Erresuma Batua) nagusitu ziren nazioarteko politikan. Vienako Biltzarra, potentzia horiek eta beste monarkia batzuek sortutako aliantza bat zen.

Iraultza liberalaren aurkako nazioarteko aliantzak: -Aliantza Santua: Errusiak, Prusiak eta Austriak sinatu zuten.

Vienako Biltzarrak Europan bakea mantendu nahi zuen bitartean, Aliantza Santuak erregeen botere jainkoarengandik datorrela adierazi eta Europan agertzen ziren Iraultza guztiak gelditzeko asmoa zuen. Interbentzio militar ezberdinak bultzatu zituen liberalismoaren kontra.

Deskargatu

PDF Word HTML