Napoleonen Aroa: Erreformak, Gizarte Klaseak eta Bonapartismoa
Napoleonen Aroa (1799-1815)
- 1799: Napoleonen estatu-kolpea.
- 1804: Bere burua enperadore koroatu zuen. Enperadore izan aurretik, 1802an betirako izendatutako kontsul izan zen.
Napoleonek, bere garaian argitaratutako konstituzioei esker, bere papera are gehiago indartu zuen, botere banaketa desagerrarazteraino.
1. Gobernu-neurri nagusiak eta erreformak
Napoleonek hartutako gobernu-neurriak, besteak beste, burgesiaren klaseari on egiteko pentsatuak zeuden. Neurri garrantzitsuenak hauek izan ziren:
- Frantziako Banketxe Zentralaren Sorkuntza. Banketxe Zentrala estatuaren banketxea da, dirua emititzeko banketxe bakarra. Honek Erregimen Zaharrarekin apurketa suposatu zuen, nobleak eta kleroak kaltetuz, instituzio batek boteretsuei dirua egiteko aukera kentzen baitzien. Txanpona unitate gisa finkatu zen.
- Gobernu bonapartistak Hezkuntza Publikoko Sistema ezarri zuen, haurrei nolabaiteko sistema bermatuz. Ideia hori liberalengandik zetorren, hezkuntza duin baterako eskubidea aldarrikatuz.
- Neurri sozial garrantzitsuena: Kode Zibila (1804an sinatua). Garai horretako herritarrek egunerokotasunean jarraitu behar zituzten oinarrizko legeak eta arauak biltzen zituen. Burgesiarentzat oso onuragarria izan zen. Gaur egun ere indarrean dago, baina erreformatuta.
2. Napoleonen aldeko klase sozialak
Napoleon babestu zuten klase sozialen artean, burgesia dugu nagusi, Napoleonek haien izenean gobernatzen baitzuen.
Meritokrazia eta babes soziala
Napoleonek meritokrazia sortu zuen: maila soziala merituek ezartzen dutela. Burgesiaz gain, nekazariek eta armadak babestu zuten:
- Nekazariak: Euren egoera hobetua ikusi zuten, egonkortasuna eta produkzioa areagotu baitziren. Gainera, Napoleonek ez zuen onartu lurrak nobleziari itzultzea.
- Armada: Garrantzi handia hartu zuen. Napoleonek Frantziako armadan meritokrazia aplikatu zuen, eta goi-karguak ez ziren bakarrik nobleentzat gordeko. Esaldi ospetsua: “Soldadu bakoitzak bere zorroan mariskalaren makila dauka”, hau da, goi-postuetara edonor irits daiteke.
Laburpena: Bonapartismoaren ezaugarriak
Napoleonen agintaldia, ikusten den bezala, bikoiztasunak menderatutako garai bat izan zen. Napoleonek politika-egintza liberalak gobernu modu absolutista batekin uztartu zituen. Bikoiztasun hori hainbat instituziorekin izandako harremanetan nabaritzen da.
Bonapartismoa: Napoleonen gobernu-modua
Bonapartismoaren ezaugarri nagusiak:
- Burgesiaren nagusitasuna.
- Klase-borrokak deuseztatzen saiatzea.
- Armadari garrantzi handia ematea.
- Herriarekiko demagogia eta gobernu pertsonal zorrotza.
- Pragmatismoa: Ideologia baino ekintza praktikoa erabiltzen zuen.