Monarkia Absolutua, Ilustrazioa eta Iraultzen Sorrera

Historia2,51 KB

1. Despotismoa, Monarkia Absolutua eta Despotismo Ilustratua

Monarkia Absolutua erregeak botere guztiak (legegilea, betearazlea eta judiziala) bereganatzen dituen gobernu-sistema da. Bertan, erregearen hitza da legea, eta bere agintea Jainkoaren borondatezkoa dela aldarrikatzen da. Filmean, despotismo absolutua hasierako eszenetan islatzen da, Christian VII.aren gobernuak herriaren beharrak aintzat hartu gabe hartzen zituen erabakietan.

Bestalde, Despotismo Ilustratua monarkia absolutuaren aldaera bat da, non monarkak, Ilustrazioaren ideiak onartuz, erreinuaren onurarako neurriak ezartzen dituen, baina herriaren parte-hartzerik gabe. Honek "Dena herriarentzat, baina herririk gabe" leloarekin egiten du bat. Filmean, Struensee gortera iristen denean azaltzen da hori, hezkuntza, nekazarien askatasuna eta osasun-erreformak ezartzen hasten direnean, herriaren ongizatea bilatuz.

2. Erregearen papera Estatuko Kontseiluan

Monarkia absolutu batean, nahiz eta erregeak botere guztiak eduki, filmean ikusten da Christian VII.ak ez zuela inolako kontrolik. Batzarrean zeuden nobleek erabakiak hartzen zituzten, eta erregeak, azken finean, sinatu besterik ez zuen egiten. Horrek agerian uzten du nola erregeak, nahiz eta botere absolutua izan, eragile indartsuenen eskuetan menperatuta zegoen.

3. Te-aretoko eztabaidak

Te-aretoan (Salon de Té), Erregina, Erregea, Struensee eta beste noble batzuek Ilustrazioaren ideiez hitz egiten zuten. Erreginak eta Struenseek herriarentzako neurri hobetzaileak proposatzen zituzten, nobleziaren aurka. Nobleziaren ikuspegitik, eztabaida horiek arriskutsuak ziren, haien pribilegioak eta boterea zalantzan jartzen zituztelako. Baina herriarentzat, eztabaida hauek onak ziren, haien bizi-kalitatea hobetu zezaketen erreformen oinarria baitziren.

4. Iraultzen sorrera

Iraultzak sortzen dira herriak gobernuarekiko desadostasun handia duenean, batez ere pobrezia eta gizarte-desberdintasunak handitzen direnean. Iraultza baten sorreran, hiru zati funtsezko daude:

  • Ideologoak: Iraultzaren ideiak garatzen dituztenak.
  • Liderrak: Taldea ordezkatzen dutenak, ahozko gaitasun eta karisma handia dutenak.
  • Indarra: Ideiak aurrera eramateko behar den indarra, kasu honetan herria.

Iraultza baten helburu teorikoa ideiak populazio osoarentzat ezartzea da, eta ez soilik agintari bakar batentzat.

Deskargatu

PDF Word HTML