Mendizabalen Desamortizazioa (1836): Testu Historikoaren Analisia

Historia2,25 KB

Mendizabalen desamortizazio dekretua (1836-02-21)

Sailkapena

Lehenengo mailako testu hau izaera politiko, ekonomiko eta juridikoa duen dokumentu historiko bat da. Isabel II.a adingabekoa zenean, bere ama Maria Kristinaren erreginaordetzan gobernuburu izan zen Juan Alvarez Mendizabalek egindako testua da; 1836ko otsailaren 21ean idatzi zen, La Granjan gertatutako militarren altxamenduaren ondoren. Testu honek Maria Kristinari desamortizazioaren zergatiak azaltzea du helburu.

Ideia nagusiak

Testuaren paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat du:

  • Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzeko zergatiak.
  • Ondasun horiek Espainiara ekarriko zituzten onurak.

Bi ideia hauek Naziorako diren eta eskuratu dituen ondasunak azaltzen ditu. Ondasun horiek, aitzitik, zenbait erlijio-ordenari kendutakoak ziren. Mendizabalek ogasunaren diru-sarrerak handitzea zuen helburu eta, horretarako, erlijio-ordenak deuseztatu zituen enkante publikoan saltzeko. Hau aurrera eramateko, Maria Kristinaren baimena behar zuen.

Testuingurua

1833. urtean Fernando VII.a hil zenean, Espainiaren tronuaren oinordetza bere alaba Isabel II.ari utzi zion, lege salikoa deuseztatuz. Karlos Maria Isidrok ez zuen onartu bere anaia Fernando VII.aren erabakia, bera ere errege izan nahi zuelako. Horren ondorioz, gerra zibil bat hasi zen, non absolutistak eta liberalak elkarren aurka borrokatu ziren (absolutistak Karlosen alde, eta liberalak Isabelen alde), Lehen Gerra Karlista izena hartuz.

Maria Kristinak boterea mantentzeko eta gerra irabazteko Mendizabal jarri zuen gobernuburu. Mendizabalek desamortizazioak egin zituen hiru helburu betetzeko:

  • Ogasun publikoaren egoera hobetzea.
  • Gerra karlista irabazteko errekurtso ekonomikoak izatea.
  • Elizari boterea kentzea.

Garrantzia

Desamortizazio honek Estatu liberala ezartzen lagundu zuen. Elizak ondasun zati bat galdu zuen eta Estatuak diru-laguntzak mantentzeko eman zizkion. Enkante publikoetan lurrak saltzeak ez zituen nekazarien bizi-baldintzak aldatu, horiek erosi ahal izan ez zituztelako. Burgesiak, berriz, lurrak erosi zituen eta nobleziaren antzeko baloreak hartu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML