Materiaren Oinarriak: Atomoaren Egitura eta Teoriak

Kimika2,93 KB

Materiaren Oinarriak

Materia masa duen edozein gauza da: lurra, ura, airea... Beraz, materia ez da soilik zerbait fisikoa; existitzen bada zerbait, materia dauka. Materia hau zatitua izan daiteke. Bi teoria zeuden:

Materiaren Zatigarritasuna: Bi Teoria

  1. Materia ez-jarraia da: Hau da, badago unitate minimo bat non gehiago ezin duzun zatitu, materiaren izaera galduko litzatekeelako. Unitate minimo honi "atomoa" deitu zioten.
  2. Materia jarraia da: Hau da, etengabe zatitu ahal duzu eta beti aurkituko duzu materia zati bat.

Urte batzuk beranduago frogatu zen materia ez-jarraia zela; beraz, atomoa existitzen zela.

Thomsonen Eredu Atomikoa

Thomson, atomoari itxura edo forma ematen saiatu zen lehenengoa izan zen. Atomoa, esfera konplexua da, non esferaren mamia karga positiboek osatzen duten, eta karga negatiboak, karga positibo hauei inguratzen egongo ziren hodei fin bat bezala. Thomsonek esaten zuen atomoan ez zegoela hutsunerik.

Rutherforden Esperimentua eta Nukleoaren Aurkikuntza

Rutherfordek frogatu zuen, atomoan hutsuneak zeudela, hau da, partikula erradiaktiboekin zeharkatu ahal zirela. Partikula erradiaktiboak, uhin eran eta karga positiboa duten partikulak dira. Bi mota daude. Rutherfordek alfa partikulak kanoi batean sartu zituen. Honen aurrean urrezko atomoaz sorturiko xafla bat jarri zuen. Xafla honen atzean, alfa partikulekiko sentikorra den pantaila fluoreszente bat jarri zuen; alfa partikula batek, urrezko xafla zeharkatuko balu eta pantailan joko bazuen, disdira ikusiko zen. Honekin deskubritu zen atomoaren erdian, nukleoa dagoela, eta bi osagai dituela:

  1. Karga positiboa duen partikula bat: protoia.
  2. Aurrerago deskubritu zena: neutroia.

Elektroiak nukleotik distantzia batera dago biraka, orbita zirkularretan. Atomoaren itxura eguzki sistemarekin konparatu zuen. Hau txarto zegoen.

Bohr-en Eredu Atomikoa

Bohr-ek konpondu zuen. Atomoari ezaugarri eta propietateak eman zizkion eta propietate hauek eman ahal izateko garaiko ikertzaileek aurkitutako aurkikuntzetan oinarritu zen. Planck eta Einsteinek, energiari buruz egin zituzten ikerketak erabili zituen. Energia uhin eran mugitzen zen. Energia zatitu ahal da unitate minimo bateraino (kuanto). 6,626.10-34 J. Hurrengo propietateak erabili zituen:

Bohr-en Postulatuak

  1. 1. Postulatua: Elektroia nukleoaren inguruan biraka dabil orbita zirkular perfektua egiten, abiadura konstantearekin eta ez du galtzen energia.
  2. 2. Postulatua: Elektroia mugitzen den orbita zirkular perfektua kuantifikatuta dago (energia dauka). Balio matematikoa hau da: m.v.r = n.h/2π.
  3. 3. Postulatua: Elektroiak salto egin ahal dute orbita batetik bestera, kitzikatuta badago. Hau egiteko energia handitu behar da eta honela energia zinetikoa dela esaten da. EZ = 1/2 .m.v2

Deskargatu

PDF Word HTML