Marxismoa eta Klase Borroka: Teoria eta Historia
Kode Zibila, Konkordatua eta Aliantza Santuak
Kode Zibila
1804an sinatutako kode berria, hiritarrek egunerokoan jarraitu behar zituzten arauak biltzen zituena, burgesiari on egingo zion.
Konkordatua
Elizarekin sinatutako ituna. Ez dizkio erregimen zaharreko pribilegio guztiak itzuliko, baina Frantziako Iraultzaren antiklerikalismoari bukaera emango dio.
Estatu Tapoiak
Herrialde "arriskutsuak" (iraultzaileak) jakinak isolatzeko eta bere espantsioa kontrolatzeko estatuak ziren.
Aliantza Santuak
Elizaren lehen mailako garrantzia defendatzeko potentzia militarra zen.
Internazionalismo Proletarioa eta Iraultza Sozialista
Internazionalismo Proletarioa
Marxek eta Engelsek langile guztiek, edozein herrialdetakoak zirela ere, euren arteko interes amankomunak zituztela uste zuten, beraz, elkarrekiko solidarioak izan behar zutela defendatzen zuten.
Iraultza Sozialista
Marxen arabera, langileak burgesiaren menpekotasunetik askatu egin behar dira, eta burgesiaren aurka iraultza bat eraman behar dute. Iraultza horrek langileen nagusitasuna bermatzea izango du helburu. Marxen ustez, iraultza sozialista beharrezkoa da langileak askatu daitezen. Marxisten arabera, iraultza hori lortzeko edozein tresna da baliagarria.
Marxismoa: Teoria eta Oinarriak
Marxismoaren Definizioa
Langile mugimenduaren barruan eragin handiena izan zuen ideologia izan zen. Marxismoa proletalgoaren zerbitzurako teoria politiko, ekonomiko eta filosofikoa da. Marxismoaren sortzaileak Karl Marx eta Friedrich Engels alemaniarrak izan ziren.
Marxismoak, proletalgoaren beste doktrinen ez bezala, kapitalismoari alternatiba oso bat eskainiko dio, ez da kapitalismoaren alderik ilunenak leuntzera edo kapitalismoa erreformatzera mugatuko. Beraz, doktrina proletario iraultzaile bat da.
Beste alde batetik, marxismoak, sozialismoaren aldeko, kapitalismoa bidegabea denaren frogatzeko, sozialismoa kapitalismoa baino bidezkoagoa dela frogatzeko argudioak erabiltzen ditu; ez da besterik gabe "sozialismoa kapitalismoa baino hobea da" esatera mugatuko, hori frogatzen saiatuko da. Hori dela eta, marxismoari sozialismo zientifiko edo zientziazko sozialismo deituko zaio.
Marxismoa Azaltzen Duten Bi Liburu Nagusiak
- 1848ko Manifestu Komunista: Marxismoaren oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu.
- Kapitala: 70eko eta 80ko hamarkadetan idatzia, Marxismoaren ezaugarriak azaltzen ditu.
Klase Borroka: Historiaren Motorra
Klase Borrokaren Teoria
Marxismoaren arabera, historia osoa, gizartearen harreman guztiak, gizartearen bilakaera... klase sozialen arteko gatazken ondorio, edo klase sozialen arteko gatazkak eragindakoa da.
Marxismoaren arabera, historiaren edozein puntutan, beti daude bi klase sozial elkarren aurka botere ekonomiko, politiko eta sozialengatik borrokatzen. Klase sozialetako bat, botere ekonomiko, politiko eta sozialaren jabe da, produkzio modua bere arabera moldatuz eta kontrolatuz.
Horren aurrean, boterearen jabe ez den klasea matxinatu egingo da, bai oso gaizki bizi delako edo bere ekonomia modua produktiboagoa delako eta indarrean dagoen erregimen zaharrak ekonomia mota hori oztopatzen duelako.
Klase Borrokaren Adibide Historikoak
Marxismoaren arabera, beti egongo dira klase sozial antagoniko bi edo gehiago euren arteko borrokan:
- Feudalismoan: Noblezia eta baserritar jopuak. Borroka hori hirugarren postura batek, burgesiak, irabazi zuen.
- Kapitalismoan: Burgesia eta proletalgoa.
Marxisten arabera, klase borrokek dena azaltzen dute; adibidez, Frantziako Iraultza azaltzerakoan, demokraziaren eta askatasunen inguruko eztabaidetan sartu ordez eta iraultza hori horrela azaldu beharrean, nobleziaren aurka burgesiak eramandako iraultza bezala azaltzen dute, baserritarrak zenbait aurrerapen lortuko zituztelakoan burgesiaren atzetik joan zirelarik.
Marxisten arabera, klase borroka historiaren motorra da.