Marx eta Nietzsche: Erlijioa, Alienazioa eta Betiereko Itzulera

Filosofia eta etika3,24 KB

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika

Nietzsche eta Marx ateoak dira, eta erlijioaren aurka gogor egin zuten.

Nietzscheren Ikuspegia

Nietzscherentzat, erlijioa indartsuen aurkako matxinada da, ahulen balioak goresten dituena. Horrela funtzionatzen du: nagusiok, goi-mailako gizakiok, ez badituzue Jainkoaren aginduak betetzen, azken judizioan epaituak eta zigortuak izango zarete. Beraz, erlijioak indarra erabiltzen du.

Marxen Ikuspegia

Marxek beste bide batetik jotzen du. Erlijioa klase menperatzailearen asmakizuna da, klase menperatua uztarpean edukitzeko eta herri xehearen iraultza geldiarazteko (ikuskera sozio-ekonomikoa).

Karl Marx: Alienazioa eta Ideologia

Alienazioaren Kontzeptua

Marxen filosofiaren kontzeptu garrantzitsuenetako bat alienazioaren kontzeptua da. Gizaki bat alienatzea gizaki horrek norbera izateari uztea, beste zerbait bilakatzea da. Gizakiak gizaki izateari uztea.

Gizakia alienatuta dago pertsona horrek errealizatzen duena egiteko aukera ukatzen zaionean, gizabanakoa gizabanako izateari utzi eta gauza bihurtzen denean. Alienatuta dago, sinesten duen horretan bere burua islatuta ikusten ez duenean. Gizaki alienatuak ez daki alienatuta dagoela, egoera naturaltzat hartzen duelako.

Hainbat alienazio mota bereizten dira:

  • Erlijiosoa
  • Ideologikoa
  • Filosofikoa

Baina guztien jatorria ekonomikoa da. Sistema kapitalistan, gizakia gauza bihurtzen da; hau da, gizakia beste pertsona baten jabetza bihurtzen da. Langileak eginikoak kentzeak haren burujabetasunaren galera dakar.

Alienazio Ideologikoa eta Erlijiosoa

Ideologia gizarte edo giza-talde baten ideien multzoa edo sinesmen-sistema da.

Ideologia beti adierazpen deformatua da, errealitatearen alderdi batzuk agerian utziz, errealitatearen beste alderdi batzuk ezkutatzen baititu. Ideologiek fikziozko errealitatea sortzen dute, baina benetakotzat hartu ohi da. Ondorioz, ideologiak alienaziorako tresna dira; klase nagusiek ideologiak erabiltzen dituzte klase zapalduak menperatuta edukitzeko.

Helburua da zapalduei pentsaraztea bizi duten egoera ez dela giza jardueraren ondorio, naturak eta Jainkoak inposatutako zerbait baizik.

Nietzsche: Betiereko Itzulera eta Amor Fati

Betiereko Itzuleraren teorian, bizitza behin eta berriz errepikatzen da, baita xehetasun txikienetan ere. Munduan dauden konbinaketak mugatuak direnez, denboran zehar guztiak berriro gertatuko dira. Nietzschek uste du etorkizuna ez dela inoiz berria izango, iraganaren errepikapena baizik. Beraz, dena alferrikakoa izango litzateke, ez baita ezer berririk sortzen.

Hala ere, Nietzschek honi kontrajartzen dio: mundua ezin da beste era batera izan, eta bizitza bere osotasunean onartu behar da. Etorkizuna ezinbestekoa bada ere, bizitza maitatu behar da, ***Amor Fati*** (Patua Maitatzea) jarrera hartuz.

Hori da bere pentsamenduaren adierazpen argiena, galdera honetan laburbiltzen dena: “Beraz, bizitza hau zen?” eta erantzunean: “Aurrera berriro ere.” Nietzschek ez zuen ikuspegi hori era sistematikoan garatu, baina kontzeptu filosofiko bat da, arrazoimenaren mugan dagoena.

Deskargatu

PDF Word HTML