Marx: Materialismo Historikoa eta Gizarte Egitura

Beste ikasgaiak3,12 KB

Karl Marxen helburua sozialismo zientifiko bat eraikitzea zen, eta horretarako gizartearen eta historiaren azalpen zientifiko-logikoa plazaratu zuen. Marx materialista izanik, ekonomiari lehentasuna eman zion, hori baitzen bere ustez historia mugitzen zuena.

A) Gizarte Egitura

1. Azpiegitura

Bi ardatz nagusi bereizten dira hemen:

  • Ardatz ekonomikoa: Ekoizpena lortzeko behar diren faktoreak.
    • Lan indarra: Langilea eta bere prestakuntza hartzen dira kontuan: kalitatea, mentalitatea, motibazioa, etab.
    • Ekoizpen Bideak: Emaitza ekonomikoak lortzeko sortzen diren tresneria, lurrak, baliabideak, etab.
    • Ekoizpen Indarrak: Lantegi eta baliabideen arteko harremana adierazten du, gizarte batek ekoizteko dituen ahalmenak. Ekoizpen indarrean oinarrituta, gizartearen garapena sailkatzen da:
      • Lehen sektorea: Ekonomia naturan oinarritua (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, etab.). Sektore hau nagusitzen bada, gizarte atzeratua dugu.
      • Bigarren sektorea: Ekonomia naturatik ateratako lehengaietan oinarritua. Sektore hau nagusitzen bada, gizarte industrializatua dugu.
      • Hirugarren sektorea: Naturarekin harremanik ez, ekonomia zerbitzuetan oinarritua. Sektore hau nagusitzen bada, gizarte aurreratua dugu.
  • Ardatz sozioekonomikoa: Gizarte klaseen banaketa ekonomian. Ekoizpen harremanak ekonomian oinarritzen dira, eta horien bidez gizatalde desberdinak sortzen dira. Marxek ekoizpen harremanak honela sailkatzen ditu:
    • Pribatuak:
      • Esklabistak: Esklabu - jabe. Jabea guztiaren jabe da, klase dominantea.
      • Feudalistak: Jauna - morroia. Ekoizpen modu feudalak.
      • Kapitalistak: Kapitalista - langilea. Langileak bere lana saltzen du. Gizatalde horiek antagonikoak dira, kontrako interesak dituzte, eta horrek beren arteko tentsioak sortzen ditu.
    • Publikoak:
      • Sozialismoa: Ekoizpen bideak publikoak dira. Ez dago gizatalde desberdinik; denak langileak dira.

2. Gainegitura

Gainegituraren barruan, sozioekonomikoak ez diren instituzioak eta ekoizpen modua bermatzen dutenak sartzen ditugu: gobernua, legedia, etab. Hauek azpiegituraren menpe daude. Bi mota nagusi bereizten dira:

  • Gainegitura politikoa: Gizartearen antolamendu politikoa kontrolatzen du eta klase dominantearen menpe dago.
  • Gainegitura ideologikoa: Gizarte antolakuntza ideologikoki mantentzeko sortutako formulak sartzen ditugu hemen, jendeak gizarte antolakuntza onartzea ahalbidetzen dutenak.
    • Komunikabideak: Ideologia nagusia zabaltzen eta hedatzen dute.
    • Hezkuntza sistema: Ideologia hori ikasleek beregana dezaten.
    • Erlijioa eta artea: Bakoitzak bere moduan laguntzen du ideologia hori finkatzen.

    Horrela lortzen da gizataldeek antzeko ideologia izatea eta gizarte-ordena mantentzea.

Deskargatu

PDF Word HTML