Lore Jokoak, Txomin Agirre eta Lauaxeta — Euskal literatura

Beste atzerriko hizkuntzak2,71 KB

Lore Jokoak

Lore Jokoak: Beste kultura baten berpiztean gertatu zen bezala, euskal letren historian ere aipagarriak dira Lore Jokoak. Antón Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehenbizikoz 1853an Lapurdiko Urruñan euskal jai bat. Beste jolas eta joko batzuen artean bertso sorta onenarentzat ere saria jarri zuen. Urtero antolatzen zen eta bertan iparraldeko bertsogilerik ezagunenak parte hartzen zuten. Hasieran bertsoak bakarrik aurkezten ziren, baina 1880tik aurrera Donostian ipuin eta saiakera labur eta antzeritxoak ere saritzen hasi ziren. Lehiaketan sarituriko lanik onenak Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen zituzten. Hemen daude sarituetako batzuk:

  • Jon Batista Elizanburu
  • Jean Barbier
  • Felipe Arrese Beitia

Txomin Agirre

Txomin Agirre: Auñamendiko lorea (1898), Kresala (1906) [maitasun historia] eta Garoa (1912) [panfletora ekarrita]. Lehen biak bizkaieraz idatzita daude eta hirugarrena gipuzkeraz.

Garoa

Garoa: Euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria da; obran ia beti Zabaletako artzain-baserritarrak agertzen dira. Euskaldunaren eredua idealizatuta agertzen da, eta, pertsonaia literario gisa, sinesgarritasun faltak nabarmentzen du.

Lauaxeta

Lauaxeta: Laukizen, Bizkaian, jaio zen Estepan Urkiaga Lauaxeta (1905-1937). Umea zela Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak Durango eta Leion egin zituen, eta heziketa humanistikoan trebatu zen. 1928an Orixe eta bera Euzkadi egunkarian lan egiten hasi ziren. Gerra etorri zenean komisario politiko izendatu zuten Bizkaiko frontean. Bertan zegoela atxilotu egin zuten 1937ko apirilian Gernikan. Hil batzuk geroago Gasteizen fusilatu zuten. Bere lanetako batzuk: Bide barrijak (1931), Arrats beran (1935).

Eusko-Gogoa

Eusko-Gogoa: 1950ean Guatemalan eratu zen aldizkaria da. Frantziatik Amerikara iritsi berriak zeuden Orixe eta Andima Ibañagabeitiak eratu zuten. Guatemalan (1950-1956) eta Miarritzen (1956-1959) argitaratu zen; aldizkari hartan bateko eta besteko autore zahar nahiz gazteek parte hartu zuten eta, horrela, gerra-aldiko bereizketaren ondoren berriro elkartu ziren.

Pierres Lafitte

Pierres Lafitte (1901-1985): Iparraldeko euskal letren buruzagietakoa izan zen garai hartan eta hurrengo urteetan. Uztaritzeko irakasle honek artikulu, liburuxka eta liburu askoz osatutako zerrenda luzea du bere bibliografian, euskaraz nahiz erdaraz. Gerra garaiko urteetan nazien aurkako erresistentzian jardun arren, hitzaldiak eman, besteren liburuak argitaratu eta berak moldatu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML