Lehen Mundu Gerran: heriotzak, iraultzak eta gobernuak

Historia2,24 KB

- Gerraren azterketa

Heriotza asko egon ziren. Frantziak galdu zituen soldadu eta zibil gehien (biztanleriaren %3, 28a). Alemaniak, Austria-Hungariak eta Errusiak galera handiak izan zituzten ere.

  • Galera materialak: Zenbait meategi eta nekazaritzako lur eta etxalde galdu ziren.
  • Estatu nazional berrien sorrera: Bake hitzarmenek aldaketa sakonak ekarri zituzten. Alde batetik, galtzaile izan ziren inperioak zatitu egin ziren, eta bestetik, estatu nazional berriak sortu ziren. Horren ondorioz, administrazio-egitura berriak antolatu ziren.
  • Aldaketak nazioarteko harremanetan: Gerrek Europaren eragina ahuldu egin zuten mundu mailan.

- Iraultza sozialak

Gerraren arrastoak oraindik ere nabariak ziren Europako bazter askotan. Egon ziren liskar guztien oinarria berdina izan zen: gerrak sortutako gastuak, alegia. Gerra amaitzean, gerraren ondorioak azaleratu ziren; ondorio horiek direla eta, iraultza-giroa zabaldu zen Europa guztian —egoera iraultzaile horri «bolada gorria» izena eman zioten.

Alemanian, 1918an, K. Liebknecht eta R. Luxemburg buru zituztela espartakistak altxatu ziren, iraultza sobietikoaren pareko iraultza sozial eta politikoa Alemanian ezartzeko asmoarekin. Kontinenteko beste leku batzuetan ere, iraultza politikoak gauzatzea lortu zen.

- Gobernu berriak

Alemanian, Austriakoan, Frantzian eta Erresuma Batuan sozialistak edo laboristak izan ziren gobernu-buruak gerra ondoren. Merkatu mekanismoen ordez, planifikazioa eta estatuaren parte-hartzea ezarri zituzten.

Gerra ondoko buruzagi gehienek uste zuten gerra amaitu eta gero Belle Époque ordena ezarri ahal izango zutela, baina ez zen halakorik gertatu. Lehen Mundu Gerrak garai berri bati ekin zion; bake-itunek sinatu zirenean ere, itun horiek baldintza gogorrak ezarri zizkioten Alemaniari. Gainera, Europako mapa berria eratu zuten eta kolonial inperioetako lurraldeak berrantolatu zituzten. Horren ondorioz, formulazio juridiko eta lurralde berriak sortu ziren.

Ez zen lan erraza izan bakea antolatzea. Lehenik, gerra irabazi zuten herrialdeen artean zegoen zatiketa zela eta; bigarrenik, galtzaileak negoziazio-mahaietatik kanpo utzi zituztelako.

Deskargatu

PDF Word HTML