Legeen konbentzionaltasuna

Filosofia eta etika2,81 KB

sofistak: K.A. V. Mendean, demokrazia sistema politikoa nagusia zen Atenasen. Hitzaren erabilera egokiak garrantzi handia hartu zuen: komunitatean bizitzeko, interesak babesteko, argudio sendoak eraikitzen jakin behar zen. Baldintza horietan sortu eta hartu zuten indarra sofistek.
Sofisten iritziz, Natura gizakiaren borondatetik kanpokoa da; hots, gertatu beharrekoa gertatzen da, eta gizakiak horretan ezer egiterik ez du. Beraz, unibertsoaren izaerari buruzko filosofo zaharren gogoetak baztertu, eta arazo berriak plazaratu zituzten. Gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu ordez: gizakia eta giza kontuak dira garrantzitsuenak. Gorgiak eta Protagoras (“gizakia gauza guztien neurria da”) izan ziren ordezkari nagusiak.
Bestetik, Sofistek  zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Zer ondorioa atera daiteke? Zentzumenetik datorkigun informazioa aldatzen da pertsonaz pertsona, banakakoa, norberarena baita. Horiek horrela, norberaren esperientzia da garrantzitsuena.
Orduan, zein da egia?. Gauza eta pertsona guztien gaineko egiarik ez dago, eta ondorioz ezin da ezagutu: eszeptizismo epistemologikoa.
Argudio horrek etikan eta politikan ere balio du. Atenastar ohiturak, erlijioa eta erakundeak kritikatu zituzten, eta erlatibismoa aldarrikatu zuten: balioak eta kultura-edukiak zuzenak ala ez-zuzenak, egiazkoak ala faltsuak dira ikuspuntuaren arabera. Legeek berezko baliagarritasunik ez dutenez, gizakiok hitzarmenez adosten ditugun arauei jarraiki egiten ditugu, komenigarriak eta onuragarriak irizten diegulako, eta horrela egiten ditugu baliozko. Horretan datza legeen konbentzionaltasuna.
Platonen doktrinaren eginkizunetako bat sofisten ikusmolde hau kritikatzea izango da, gizakion interes pribatuak lehenesten baitira egia eta zuzentasunaren gainetik.

Deskargatu

PDF Word HTML