Kanten kritizismoa zer ezagut
KANTEN KRITIZISMOA: PLANTEAMENDU OROKORRAKantek gizakiaren funtsezko 4 arazo aztertzen ditu:
1.Zer ezagut dezaket?
Arrazoia aztertuz, Kantek 3 ezagutza ahalmen bereizten Ditu:
-Sentsibilitatea: pasiboa da eta inpresioak baino ez ditu jasotzen.
-Adimena: aktiboa da eta ideia eta kontzeptuak sortzen ditu, Esperientziatik etortzen ez direnak.
Teoria Hau enpirismotik bereizten da, Kanten ustez, adimenak badituelako Esperientziatik ez datozen kontzeptu batzuk.
Ezagutza Bi osagaien arteko sintesia da:
ØObjektuak: esperientziatik Etorritako datuak edo materia./ØSubjektuak: norbanakoak Jarritako formak edo moldeak. Kanten ustez, zenbait formekin jaiotzen gara (espazioa eta denbora eta 12 kategoria) eta haiei esker lor dezakegu ezagutza Unibertsala.
-Arrazoia: horretan 3 ideia erregulatzaile aipatzen ditu: Arima, Mundua Eta Jainkoa.
Horretatik 3 ondorio ateratzen dira:
1.Ezagutza aktiboa daeta gauzak ez Ditugu ezagutzen diren bezala, baizik eta gu garen bezala, a priorizko formak Erabiliz.
2.Noumenoak (gauzak nolakoak diren) eta fenomenoak (nola ezagutzen ditugun) Bereiztea.
3.Ezinezkoa da ezagutzea inpresiorik gabe. Beraz, metafisika ezin da Zientzia bat izan, elementu enpirikoa falta zaiolako.
2.Zer egin behar dut?
“Arrazoi Praktikoaren kritika” idazlanean aztertzen du.
Arau moralek agindu forma dute, eta bi mota daude: Hipotetikoak, helburu bat lortzera bideratutakoak, moralerako balio ez dute; Eta kategorikoak, zure jokabidea lege orokor bihurtzeko moduan jokatzera Bultzatzen dutenak gizakia.
Honi erlijioa erabiliz erantzun zion “Erlijioa, Arrazoimenaren mugen barnean” Liburuan.
Erlijioa arrazionala dela dio, ez du errebelazioa Onartzen, erlijio naturala da. Deismoa bultzatzen du: eliza-antolamendurik Gabeko erlijioa.
Kantek kristautasuna aztertu zuen, interpretazio Arrazionalista eginez:
-Gizakiaren joera kontraesankorra: ongia eta gaizkia egiteko joera du. Kristautasunak bultzatu behar du gizakia lege moralak betetzera.
-Kristorengan fedea izateak bultzatzen du gizakia lege moralak betetzera.
-Eliza Estatu etikoa da, bertutearen araberako Errepublika unibertsala.
Aurreko hiru galderek Gizakia subjektuarengan Erlazionatu nahi dute.