Joanes Etxeberri Sarakoa eta XVIII. mendeko euskal literatura

Beste atzerriko hizkuntzak2,64 KB

Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749)

Lapurtarra zen. Medikuntza karrera burutu zuen Frantziako unibertsitate batean. Jaioterrian ekin zion sendagile lanari, baina gerora Hego Euskal Herrira etorri zen, Azkoitian aritu zitzaigun.

Gizon kultoa eta oso euskaltzalea genuen Etxeberri. Irakurriak zituen aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak, eta Axular buruzagi eta aitzindaritzat zeukan. Euskararen inguruan gauzatu zituen bere idazlan guztiak, lapurteraz idatzi zuen.

Etxeberriren idazlanak

Etxeberrik Lapurdiko Biltzarrari laguntasuna eskatu zion ordurako gauzatuak zituen liburuak argitaratu ahal izateko. Liburuska honetan bere egitasmoa azaldu zuen. Baina biltzarkideek ez zioten jaramon handirik egin, eta, horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu. Bizi izan artean, lehenengo liburuska bakarrik kaleratu zuen. Hauek dira bere lan nagusiak:

  1. Lau-urdiri gomendizko karta edo gutuna: Laguntasuna eskatzeko idatzia.
  2. Eskuaraen hastapenak: Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren gorazarre sutsua dugu, eta, Hegoaldeko apologistek ez bezala, euskaraz moldatua.
  3. Euskarazko hatsapenak latin ikasteko: Garai hartako kultur hizkuntza latina zen oraindik. Euskaldunak, baina, gaztelerazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuen latinaz jabetzeko.
  4. Hiztegia: Euskaraz, latinez, frantsesez eta gazteleraz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdua dela.

XVIII. mendeko euskal literatura

Prosa erlijiosoa

Aurreko mendeko tradizioaren jarraipen gisa, literatura eliztarrak fruitu pilatxoa eman zuen. Gehienetan ez ziren lan originalak, moldapenak edo itzulpenak baizik.

Lan ez-erlijioso batzuk

Mende honetan lanik originalenak inprimatu gabe gelditu zitzaizkigunak dira. Arestian mintzatu gara J. Etxeberriren obren patuaz. Are latzagoa izan zen Jusef Egiategi zuberotarraren eskuizkribuen historia:

  • Ez ziren 1960 ingurura arte aurkitu.
  • Hiru liburutatik bakarra dago publikaturik: Filosofo huskaldunaren ekheia.

Egiategiren lanaren berezitasuna filosofia herritar antzekoa izatean datza. Herritarra bai, baina ez oso irakurterraza, hizkera garbizalea baitarabil eta Larramendiren hiztegiko neologismo anitz sartzen baititu.

Bertsoak eta kontapoesia

Baionako Euskal Museoan gordetzen den koaderno batean biltzen dira hogeita hamar poematik gora. Kontapoesia da gehienbat: bere bidez sasoi hartako gertaera, pasadizo eta albisteak ematen zaizkigu. Bertso batzuen egileak ezagutzen dira, beste asko anonimoak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML