Itun Berria irakurtzea, ebanjelioak batez ere: Liburu hauek irakurrita Jesusi buruzko informazioa jasoko duzu. Jesusi buruz ezer ez dakienak ez du harekiko interesik ere izango.
Kristau elkarte batean sartzea: Jesusen jarraitzaileek sortutako elkarteak dira elizak. Pertsona askok kristau-elkarteen bidez aurkitu izan dute Jesusen eta haren presentziaren indarra.
Kristau askoren testigantza pertsonala: Badira bizitza pozez, oparotasunez eta zentzuz bizitzen duten pertsonak. Pertsona horiek argi erakusten dute Jesusenganako fedea.
Norberaren barruan eta otoitzean: Pertsona barrutik hunkitzen hasten denean, orduan hasten da Jesusekiko topaketa. Barruko mugimendu horiek otoitz-unetan bizitzen dira.
Hiztegia
Grazia: Jainkoaren maitasuna, pertsonei elkar maitatzeko eta Jesusen antzeko izateko argia eta indarra ematen diena.
Dohatsua: Zoriontsua edo zorionekoa. Aita Santuak kristau-bizitzaren eredutzat hartzen duen pertsona eta, haren arabera, gurtza merezi duena.
Santua: Jainkoaren izatea eta Jesusen izatea identifikatzen duen hitza da. Jesusen jarraitzaileak pixkanaka santu bihurtzen dira.