Italiaren batasuna eta marxismoaren eta anarkismoaren jatorria
Italiaren batasuna
Italia bederatzi estatutan zatituta zegoen. Iparraldeko estatuak Austro-Hungariar inperioak menderatzen zituen, salbu Piamonte-Sardeña, Vienako Biltzarrean Frantziaren kontrolerako sortutako estatu tapoia, monarkia parlamentarioa zuena.
Erdialdeko estatuak beren kabuz gobernatzen ziren. Hego estatu nagusia Napoli-Sizilia zen, Espainiako Borboiek gobernatzen zutena. Estatu Pontifikoak Aita Santuak gobernatzen zituen.
Monarkia liberal baten pean batasun prozesu bat hasi zen, Victor Manuel II.ak eta Cavourrek zuzendua, biak Piamonte-Sardeñakoak.
Austro-Hungariar inperioaren aurka borrokatu behar izan zuten, baina konturatu ziren bakarka ezin zutela ezer lortu eta Frantziari (Napoleon III.aren gidaritzapean) laguntza eskatu zioten. Frantziak italiarrei lagundu zien, Saboia eta Nizako lurraldeen truke, eta Alsazia eta Lorenaren truke. Elkarrekin garaile atera ziren eta Lombardia kontrolatu zuten (1859).
1860: Erdialdeko estatuak (Parma, Modena, Toskana, Umbria) bakezko moduan batu ziren Piamonte-Sardeñarekin.
1861: Garibaldik, bere armadarekin (Alkandora Gorriak) hegoaldera abiatu zen Italia batzeko, Napoli-Sizilia Espainiako Borboiengandik kendu eta lurraldeak Victor Manuel II.ari eman zizkion. Urte horretan bertan Italiako Erresuma proklamatu zen VM II.arekin.
1866: Austria Prusiaren aurka porrot egin ostean, Venezia anexionatu zen.
Estatu Pontifikoak falta ziren, baina Aita Santuak ez zuen batasunean sartu nahi, Victor Manuel II.ak ez zuelako katolikoa izan nahi. Aita Santuari Napoleon III.ak lagundu zion, katolikoa baitzen eta harekin bat egiten baitzuen.
1871: Frantzia Prusiak garaitu zuen eta Napoleon III. erori zen; horregatik Frantziak erretiratu egin zuen eta Italiak Estatu Pontifikoak inbaditu zituen, Erroma hiriburu bihurtuz. Aita Santuak ez zuen egoera hori onartu eta Vatikanoan itxi zen.
Marxismoa
Marxismoaren teorikoa Marx izan zen, Engelsek lagunduta. Sozialismo utopikoaren porrotaren ondoren eredu berri bat proposatu zuen. Jende ez-kultua ulertzeko zaila zen mugimendu bat zen. Historialismo materialista bakarrik existitzen dela dio; historia ekonomia eredu bidegabeen segida besterik ez dela, zapaltzaileen eta zapalduen arteko desberdintasuna eragiten dutenak. Hori amaitzeko, klase borroka proposatu zuen, klaserik gabeko gizarte baterantz eramango gueena. Proletariadoak gidatu behar zuen. Gizarte industrializatuetan bakarrik gertatuko zela esan zuen (nekazaritzakoak ez zeudela iraultzarako prest uste zuen). Harentzat zapalkuntza soldatak ez ordaintzean datza, baina burgesiak egiten duen injustiziarik handiena plusbalioa bereganatzea da, soldataren ehuneko bat, horrela aberastuz. Hori amaitzeko, proletariadoak proletariadoaren diktadura ezarri behar du: jabetza pribatua debekatu, eta estatuak ekoizpen bitartekoen jabe egin (horrela plusbalioa eta klase sozialak desagertuko lirateke). Hori lortuta, Estatua desagertuko litzateke, gizarte komunista bat hasiz. Hau ez zen inon garaipenera iritsi.
Anarkismoa
Anarkismoa, Bakuninek zuzenduta, ez dadila inolako agintaritzarik existitu proposatzen du. Estatuaren eta gizarte kapitalistaren aurkako matxinada defendatzen du, gizarte-ordena burgesa eta Estatua guztiz suntsitzeko helburuarekin (dena komunetan antolatuta). Klaserik eta jabetza pribatu gabeko gizarte bat nahi du. Ekintza politiko parlamentarioa eta langile alderdi politikoen sorrera baztertzen ditu. Iraultza proletariadoari irekita dago, eta nekazaritzakoak iraultza egiteko prest ez zeudela uste zuen. Jabetza pribatua abolitzea. Anarkismoak ekoizpen bitartekoen kolektibizazioa defendatzen du, talde txikien (komunen) bidez. Jabetza pribatua Estatuarena bihurtzen da.