Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
intuizio+dedukzio:Metodo honen arauak ondorengoak izango dira: nabaritasuna (argitasuna eta bereizkotasuna) analisia, sintesia eta zerrendaketa (berrikusketa) egitea.
-Legen araua nabaritasuna. Honek bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkotasuna. Ideia batek, argia izateko,beste ideietatik banandua eta nahastezina izan behar du.
-2garren araua: analisia (intuizioa): aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea. Ezagutza egiazko ziurtasuna eskuratu nahi badu, soiletik hasi behar du. Zatiketak intuizioz hautematen diren natura soilak lortzea du helburu.
-Hirugarren araua: sintesia (dedukzioa): objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka apurka konplexuenetaraino iristeko. Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa. Egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzen gara.
-4garren araua: zerrendaketa. Ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte. Arau horren helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneak saihesteko, pentsamenduaren mugimendu iraunkorra eta etengabea egin behar dugu ondorioaren ziurtasuna izan arte.