Inperialismoa, Kolonialismoa eta XIX. Mendeko Hedapena
Definizioak
Nazioa: Toki berean jaiotako eta monarka beraren agindupean zeuden pertsonen taldeari esaten zaio. Nazio batean hainbat herritako eta kulturatako pertsonak biltzen ziren.
Inperialismoa: Termino honen bidez adierazten da herrialde batek beste herrialde batzuk mendean hartu dituela. Konkistatzen duen herrialdea metropolia da; konkistatutakoak, berriz, koloniak.
XIX. Mendeko Hedapen Inperialista
XIX. mendeko hedapen inperialistan, Britainia Handia eta Frantzia izan ziren potentzia kolonial garrantzitsuenak. Beste batzuk (Alemania, Italia, Belgika) eta Europatik kanpo (AEB, Japonia) ere aritu ziren.
Industria Iraultzaren ondorioz, ekoizpena handitu egin zen, eta koloniak aduana-zergarik gabeko merkatu bihurtu ziren. Herrialdeak kapitalak inbertitzeko eremuak ziren; baliabide natural ugari zituzten lurraldeak kolonizatzen zituzten, industrietarako lehengai merkeak baitzituzten.
Itsasoko eta lehorreko ibilbide garrantzitsuak kontrolatzeko toki estrategikoak konkistatu zituzten (Britainia Handiak Egipto menderatu zuen, Indiarako ibilbideak kontrolatzeko).
Lurralde-hedapenak prestigioa handitzeko balio zuen. XIX. mendean, mendebaldeko herrialdeetan biztanleria asko hazi zen. Milioika europarrek kolonietara emigratu zuten.
XIX. mendean, ideologia arrazistek indar handia zuten. Beren egitekoa beste herriak zibilizatzea zela uste zuten. Jakin-min zientifikoa ere konkistak egitera bultzatu zituen. 1870etik aurrera, Britainia Handian, Frantzian, AEBn eta Alemanian geografia-elkarteak sortu zituzten.
Kolonia Mota Ezberdinak
Koloniak: Potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren mendean zeuden, eta hark administratzen zituen.
Protektoratuak: Potentzia kolonizatzaileek kanpo-politika eta herrialdeko aberastasunen ustiaketa kontrolatzen zituzten.
Kontzesioak: Herrialde independenteen lurrak ziren, baina mendebaldeko potentziek merkataritza-abantailak lortzen zituzten.
Enpresa Antolaketa Berriak
Sozietate Anonimoa: Enpresak behar duen kapitala hainbat zatitan banatzen da: akzioetan.
Holdinga: Enpresa bakar batek kontrolaturiko enpresen korporazioa. Enpresa bakar hori da gainerako enpresen akzio gehienen jabe.
Ekoizpen Sistema Berriak
Taylorismoa: Taylor ingeniariak asmatu zuen. Lana ataza laburretan banatu zuen. Langile bakoitza ataza jakin batean espezializatzen da.
Fordismoa: Henry Fordek hedatu zuen. Produktuak langile batetik bestera joaten ziren, muntaketa-kate baten bidez.