Industria Iraultzako Gizartea eta Langileen Bizi-baldintzak

Ingelesa2,56 KB

Industria Iraultzako Gizartearen Antolaketa

Industria Iraultzan gizartearen antolaketa guztiz aldatu zen. Gizarte industriala klasetan antolatzen zen, hau da, aberastasunaren arabera mailakatzen ziren. Horri klase-gizartea deitzen zaio. Hiru talde bereizten ziren:

  • Goi-klasea: Burgesak eta nobleak.
  • Klase ertaina: Merkatari txikiak, medikuak, abokatuak...
  • Beheko klasea: Nekazariak eta langileria.

Burgesia: Boterearen Jabeak

Gizarte industrialeko goi-klasean kokatzen dira. Industria-jabeak, bankariak, merkatari handiak eta goi-funtzionarioak (diplomatikoak) dira. Botere ekonomikoa eta politikoa dute. Beraien bizimodua erosoa da; auzo onetan eta etxe handi eta dotoreetan bizi dira. Landa-etxea ere izaten dute oporrak pasatzeko, eta aisialdian kirola egiten dute, musika entzuten dute, antzerkira joaten dira edo jaiak ospatzen dituzte.

Langileria: Proletarioen Errealitatea

Gizarte industrialeko beheko klasean kokatzen dira. Burgesen industrietan eta enpresetan lan egiten zuten langileak ziren; proletario ere esaten zaie. Soldata baten truke lan egiten zuten, lanaldi luzeekin eta baldintza oso txarretan.

Langileen Bizi-baldintza Gordinak

  • Lan-baldintzak: Oso txarrak ziren. Ez zuten ia atsedenik eta egoera arriskutsuetan lan egiten zuten; horregatik, lan-istripuak oso ohikoak ziren.
  • Lanaldia: 12-16 ordu egunean, astean 6-7 egunez. Lanaldiak jabearen interesaren arabera aldatzen ziren.
  • Soldatak: Baxuak ziren. Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen zuten, eta umeek are gutxiago.
  • Babesa: Ez zegoen babesik gaixotzean, haurdun gelditzean edo jubilatzean.
  • Auzoak: Zikinak, asfaltatu gabe, kale estuekin, argirik eta estolderiarik gabe.
  • Etxeak: Txikiak eta gela gutxikoak. Ez zuten urik ez argirik, eta komunak partekatzen zituzten. Askotan txabolak ziren.
  • Heriotza: Heriotza-tasa altua zen langileen artean, janari eta higiene faltagatik.
  • Familiak: Gazte ezkontzen ziren eta seme-alaba asko izaten zituzten. Guztiek lan egiten zuten lantegietan: gizonek, emakumeek eta haurrek.
  • Emakumeak: Ez zuten denbora librerik; lantegitik ateratzean, etxea zaintzera joaten ziren.
  • Alkohola: Arazo larria zen gizonen artean, beraien denbora librea tabernetan ematen baitzuten.

Deskargatu

PDF Word HTML