Industria Iraultza, Nekazal Aldaketak eta Inperialismo

Historia4,08 KB

1. Hiru sistema nagusiak

  • Domestic system: Nekazariek etxeko lana egiten zuten; hau da, produktuak ekoiztu eta saldu egiten zituzten.
  • Putting-out system: Salerosleek ekoizpen-prozesua kontrolatzen hasi ziren; hartara, benetako enpresari txiki bihurtu ziren.
  • Factory system: Langile asko fabriketan elkartu eta bertan produktuak ekoizten hasi ziren.

2. Ze faktoreren ondorioz izan zen Britainia Handia aitzindaria?

  • Imperio koloniala: Britainia Handiak kolonia eta baliabide zabala kontrolatzen zuen.
  • Merkataritza: Kanpo-merkataritzaren hedapena barne-merkataritzaren gorakadarekin lotuta zegoen.
  • Testuinguru politikoa: Monarkia parlamentarioak egonkortasun politikoa bermatzen zuen, eta hori merkatarien eta enpresarien interesari mesede egin zion.
  • Berrikuntzarako espiritua: Teknologia eta produkzio metodoen berrikuntzak sustatu ziren.

3. Nekazal Iraultzako aldaketak

3.1 Lurren itxieraren prozesua (Enclosure)

Lurren itxiera-prozesuan herri lurrak saldu eta itxi egin ziren; ondorioz, nekazari txikiak lur gutxiago zuten, askok lurrak galdu eta hirietara joan behar izan zuten, eta lur jabe handiek lurrak eskuratu zituzten.

3.2 Laborantza sistema berriak

Norfolk sistema: Sistemak laboreen bir-aldaketa eta abeltzaintza hobetu zituen, landare eta animalien kudeaketa egokituz, eta horrek produkzioa handitzen lagundu zuen.

3.3 Ondorioak

Ondorio nagusiak izan ziren: langile gehiago hirietan agertu ziren; aurrerapen teknologikoek nekazaritzan eragin zuten; eta lur jabe handiek lortutako irabaziak industria sektorean inbertitu zituzten.

5. Ohialgintzaren asmakizunak

Ohialgintza arloan agertu ziren aurrerapen eta tresnak:

  • Kotoia
  • Anezka hegalaria
  • Spinning Jenny
  • Mule Jenny
  • Ehungailu mekanikoak

6. Bigarren Industrializazioari bultzada emandako faktoreak

  • Berrikuntza teknologikoak
  • Industria berriak
  • Petrolioa
  • Metal berriak
  • Altzairuaren garapena

7. Aldaketak energiaren iturian, industrian eta garraioan

Adibidez: elektrizitatea eta petrolioa energiaren iturri berriak bihurtu ziren.

Industria arloan nabarmendu ziren: altzairua, metalezko aleazio berriak, industria kimikoa, automobilgintza eta aeronautika.

Garraioan garrantzitsuak izan ziren itsasontziak eta trenbideak.

8. Sozietate anonimoak eta Taylorismoa

Sozietate anonimoak (S.A.): enpresa-mota honetan inbertitzaileek gal ditzakete beren inbertitutako diruak; arrisku mugatua zen.

Taylorismoa: Lan-prozesua zatitu eta zeregin bakoitza planifikatu egiten zen; lanak espezialista txikitan antolatuz efizientzia handitzen saiatu ziren.

9. Inperialismoaren arrazoiak

  • Arrazoi ekonomikoak: Lehengaien eta merkatu berrien beharra, eta Europako populazio gehikuntza.
  • Arrazoi politikoak: Kolonia-hedapenak prestigioa eta boterea ematen zion estatuari.
  • Arrazoi ideologikoak: Europarrek askotan uste zuten beren kastaren edo zibilizazioaren nagusitasuna, eta horrek beste lurraldeak menperatzeko justifikazio asmatzen zuen.

10. Okupazio-etapak eta kolonia-motak

10.1 Okupazio-etapak

  • Itsasontziz esploratzea eta barrena sartzea
  • Armen bidez lurraldea konkistatzea
  • Eskualdea ustiatu eta garatu, lehenik lehengaiak ustiatuz eta gero azpiegiturak eraikiz

10.2 Kolonia-motak

  • Populatze-kolonia: Lurraldeak europarrez beteko dira (adibidez, Australia).
  • Ustiatzeko kolonia: Bertako lehengaiak ustiatzeko eta merkatuak sortzeko erabili ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML