Industria Iraultza: Gizarte eta Ekonomia Aldaketak
XVIII. mendeko Demografia Iraultza
XVII. mendera arte biztanleria pixkanaka igotzen da, eta hortik aurrera eztanda handi bat gertatzen da. Biztanleriak gora egin zuen medikuntzan, higienean eta dietan izandako aurrerapenengatik.
XVIII. mendeko Nekazaritza Hedapena
- Laboreen txandaketa erabiltzen hasi ziren. Burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren eta ureztatze-sistemak hobetu zituzten. Geroago, makinak eta ongarri kimikoak sortu ziren.
- Laborantza-lurretako zati bat abereentzako bazka ekoizteko erabili zuten, eta horrela, estabulazioa garatu ahal izan zen.
- Lurra jabetza pribatu bihurtu zen.
Liberalismo Ekonomikoa
Ekonomian askatasun osoa egon behar du. Banakoaren ekimena, inbertsioak eta abar onak dira ekonomiarentzat.
Industrializazioa
Industria Iraultza baino lehen, eskulangileek eskuz egiten zituzten lanak: ez zuten makinarik erabiltzen, lanabesak baino ez. Eskulangileek ez zuten ordutegi finkorik, eta bakoitzak erabakitzen zuen zertan lan egin.
Industria Iraultza eta gero, lantegiak desagertu eta fabrikak sortzen hasi ziren. Fabriketan makinak erabiltzen zituzten. Sortu ziren lehen makinak funtzionatzeko, ikatz minerala erreta ekoitzitako energia erabiltzen zen energia-iturri gisa. Geroago, lurrun-makina sortu zen. Horren ondorioz, produktibitateak gora egin zuen eta produktuen prezioak behera egin zuten.
Britainia Handiaren Abantailak
- Nahikoa lan-esku zuen eta merkatu zabala produktuentzat (koloniak).
- Burdina-meategiak eta ikatz mineral ugari zituzten.
- Pentsamolde liberal berria oso hedatuta zegoen.
Nekazari Exodoa
Nekazaritzaren produktibitatearen ondorioa izan zen. Makina berriak erabiltzen hasi zirenez, lan-esku sobera zegoen nekazaritzan, eta horren ondorioz, hirietara lan egitera joaten ziren.
Nabigazioaren Aurrerapenak
- Lurrun-motorrez propultsaturiko itsasontzien lehen linea komertziala sustatu zen.
- Burdinazko kroskak jartzen hasi ziren lurrun-itsasontzietan.
- Hotz-ganberez hornituriko itsasontziak.
Horien ondorioz, garraioa merkeagoa, seguruagoa eta azkarragoa zen. Bestalde, produktu galkorrak kontinente batetik bestera eramateko aukera sortu zen.
Trenbidearen Garapena
- Trena lurrun-makina eta burdina elkartuz sortzen da.
- Nagusiki hiru tokietan erabiltzen zen: meategietan, zamak batetik bestera eramateko eta pertsonak garraiatzeko.
- Trena denborarekin seguruagoa, merkeagoa eta azkarragoa bihurtu zen.
- Europa eta mundu osotik zabaldu zen.
Garraio Iraultzaren Ondorioak
- Merkataritzak hazkunde handia izan zuen.
- Munduko ekonomia espezializatu egin zen.
- Garraio berriek eguneroko bizitza ere aldatu zuten.
Industria eta Potentzia Berriak
- Energia-iturri berriak probatu zituzten: elektrizitatea eta petrolioa.
- Garraio berriak sortu ziren, hala nola automobilak eta hegazkinak.
Siderurgia
Metodo berrien bitartez gehiago eta merkeago ekoiztea lortu zen.
Elektrizitate Industria
Komunikazioan eta argiztapenean aurrerapenak egon ziren.
Kimika Industria
Plastikoa erabiltzen hasi ziren.
Ekoizpen Sistema Berriak
- Taylorismoa: Lana zeregin laburretan banatu zen, eta langile bakoitza lan batean espezializatzen zen.
- Fordismoa: Taylorismoa + muntaketa-katea.
XIX. mendeko Demografia Hazkundea
XIX. mendean, biztanleriak igotzen jarraitu zuen, higienean, ugalkortasunean, medikuntzan eta dietan aurrerapen gehiago egon zirelako.
Europarren Migrazioak
Industriak nekazari exodo guztia ezin zuenez hartu, jasotzen ez zituztenek emigrazioa sortu zuten.