Hezkuntza-zentroa komunitate bat izan behar da; eskolaren testuinguruak esperientzia atseginak, aberasgarriak eta anitzak eskaini behar ditu.
Eskola-komunitatean inklusioa sustatzeko balio ezberdinak jorratu behar dira.
Lankidetza oso garrantzitsua da. Irakasleek elkarrekin planifikatu, eztabaidatu eta esperientziak partekatu behar dituzte.
Ikasten duen Komunitatearen Formakuntza eta Gogoeta
Komunitate hezigarriek ikerketa kolaboratiborako kultura ezartzen dute. Taldeek eskoletan gertatzen diren ebidentziei buruzko informazioa partekatzen, analizatzen eta gogoeta egiten dute, oztopoak gainditzeko.
Oso garrantzitsua da ikasleen ahotsa entzutea eta kontuan hartzea, bereziki esklusioa jasaten dutenena.
Hezkuntza hobetzeko, taldeen garapen profesionala egokia izatea beharrezkoa da.
Lidergo Banatua, Eraginkorra eta Eraldatzailea
Lidergoan rol aldakorrak egon behar dira, eta lidergoa bera ere ondo banatuta egon behar da, eraldaketak eraginkorrak izan daitezen.
Lidergo banatu bat, non taldeko kide bakoitzak modu aktiboan parte hartzen duen erabakiak hartzerakoan.
Horrekin parekidetasuna lortu.
Planifikazioa Hezkuntza Inklusiboan
Hezkuntza hobetzeko, pertsonan oinarritutako planifikazio parte-hartzaile bat osatzea beharrezkoa da.
Horretarako, irakasleek informazio-bilketa eta behaketa bat egin behar dute.
Plana aurrera eramateko, hezkuntza-taldea inplikatzen da; horrela, planifikazioa prozesu kolaboratibo eta jarraia bihurtzen da.
Koordinazioa eta Parte-hartzea
Ikasleen eta irakasleen arteko koordinazioa eta parte-hartzea oso garrantzitsuak dira hezkuntza esanguratsu bat izateko; horrela, ikasleak baloratuak eta beharrezkoak sentitzen dira.
Guztion parte-hartzea eskatzen da, eta lanak ondo banatzea. Horretarako, koordinatzaileak egotea gomendatzen da.
Hezkuntza Komunitate Inklusiboak Sortuz
Ikasleak kontuan hartu eta familiekin harremanak sortu behar dira.
Horretarako, familien denbora eta espazioa sortu behar da, rolen akordioak egin behar dira eta familien inplikazioa behar da.
Beste ikastetxeekin harremanak egin behar dira inklusioari erantzuna emateko.
DUAren Printzipioak
Ikaskuntza-prozesua aurrera eramateko baliabide anitzak aurkeztea (ikasleen ulermena balioetsi).
Ikaskuntza-prozesuan ikasten dena adierazteko modu anitzak aurkeztea (hartu-eman fisikoa).