Hego Euskal Herria Franco Diktaduran: Zapalkuntza eta Autarkia (1939-1960)
Erregimenaren Hasierako Urteak (1939-1960): Zapalkuntza eta Autarkia
Gerra Zibilaren ondoren, euskal gizartea bi zatitan banaturik geratu zen:
- Erregimen aldekoak: Militarrak, falangistak, tradizionalistak eta enpresa klaseko kideak.
- Erregimen aurkakoak: Nazionalistak, anarkistak, komunistak eta sozialistak.
Erregimenaren hasierako urteetan, gizarteko zati handi batek eskubide eta ideia zapalketa ikaragarria pairatu zuen. Zapalkuntza hori politikan ere hedatu zen, 1936ko Autonomia Estatutua desegin egin baitzen.
Ekonomiaren eta Kontzertu Ekonomikoen galera
Ekonomiaren esparrua ere ukitu zuen zapalkuntzak:
- Bizkaiak eta Gipuzkoak beren kontzertu ekonomikoak galdu zituzten.
- Arabak eta Nafarroak, jazarleekin bat egin zutenez, ez zituzten galdu.
Politika: Erbesteko oposizioa eta ekintzak
J.A. Agirre buru zela, Bigarren Mundu Gerran, aliatuekin lotura diplomatikoak sortu ziren, kanpo parte-hartzeak diktadura frankista amaituko zuela pentsatuz. Euskal indar politikoek eta gainerako indar politiko espainiarrek Baionako Ituna sinatu zuten 1945ean, Errepublika eta Autonomia Estatutua lehengoratzeko helburuarekin.
Erbesteko oposizioaren ekimenak
Erbestetik, euskal oposizioak hainbat ekimen koordinatu zituen:
- 1947ko erreferendumean Ondorengotza Legea ez bozkatzeko ekimena.
- 1947an eta 1951n grebetara deitu zuen.
Oposizio politikoa erantzunen bat ematen saiatu zen, baina EAJren barnean lehen desadostasunak sortu ziren, eta oposizio talde berriak sortu ziren, bide ofiziala alboratuta.
Ekonomia eta Autarkiaren Mugak
Gerra ondorengo urteak oso gogorrak izan ziren. INI (Industria Nazionalaren Institutua) sortu zen arren, estatuak ez zuen enpresa bat ere sortu Euskal Herrian (Potasas de Navarra salbu).
Euskal industriek autarkiaren mugak izan zituzten, hainbat gabezia zirela medio:
- Garraiatze sistema eskasa.
- Lehengaien gabeziak.
- Energia iturri mugatuak.
- Makineriaren zahartzea.
Ekoizpena bere ahalmena baino askoz gutxiagoa izan zen, batez ere industria arlo tradizionaletan:
Industria arlo tradizionalen egoera
- Burdingintza: Ikatz, argindar eta txatarra falta nabarmendu zen 1950etik aurrera.
- Papergintza: Ekoizteko ahalmena % 50era murriztu zen, paper orea eta erreaktiboak inportatzeko debekuagatik, baita argindar faltagatik ere.
- Ontziolak: Kaltetuak izan ziren.
- Kimika: Garatu zen arlo bakarra izan zen.