Gizarte Klaseak eta Langile Mugimendua Aro Garaikidean
Gizarte-berdintasuna eta desberdintasuna
Printzipioak eta errealitatea:
- Legearen aurreko berdintasuna.
- Gizartean aurrera egiteko meritua izan behar zen.
Hala ere, emakumeen taldea baztertuta zegoen. Legearen aurrean berdinak izan arren, pobre eta aberatsen artean desberdintasun handiak zeuden.
Nobleziaren egoera
- Haien pribilegioak galdu zituzten.
- Haien dirua mantentzen zuten.
- Pixkanaka, haien garrantzia galdu zuten.
Burgesiaren gorakada
Burgesia enpresaburuek eta errentadunek osatzen zuten.
Balore hauek zituzten:
- Irabaziaren gurtza
- Jakintza-grina
- Aurreztea eta neurritasuna, oparotasuna lortzeko bide gisa
- Familiaren eta etxearen gorespena
- Banakoaren ekimena
Erdiko klaseen hedapena
Lantegietako eskulangileek eta merkatari txikiek osatzen zuten. Aurreztu egiten zuten, haien familia mailaz igotzeko esperantzarekin. Haien beldurrik handiena langile klaseetara jaistea zen.
Langile klasea eta lan-baldintzak
Langileek fabriketan egiten zuten lan, soldata baten truke. Fabriketan lan egiten zuten langileek oso baldintza txarretan egiten zuten lan. Soldata oso txarrak zituzten; beraz, ezin zuten aurreztu. Aukera gutxi zituzten gizarte mailaz hobetzeko.
Nekazarien egoera
- Jabe txikiak ziren, gizarteko erdiko klaseetakoak. Makinak eta laborantza-teknika berriak erabili zituzten beren lurretan.
- Jornalari esaten zitzaien; soldata edo jornal kaskarra kobratzen zuten, eta haien bizimodua oso gogorra izaten zen.
- Europako erdialdean eta ekialdean zuten nekazariek egoera txarrena. Askok ezin izan zioten jopu izateari utzi XX. mendea hasi arte.
Langile-mugimendua: definizioa
Soldatapeko langileek beren lan- eta politika-egoera hobetzeko eginiko ekintza kolektiboen multzoa da.
Sindikatua
Langileen elkarte bat zen, non haien interesen alde borrokatzen zuten.
Greba
Enpresari egiten zaion presio bat da, adibidez, lanaldia murriztea edo haur-lana desagerraraztea.
Sufragio Unibertsala
Adinez nagusiak diren gizon-emakume guztiei onartzen zaien botoa emateko eskubidea da, honen bitartez parlamentuetan parte hartzen duten ordezkariak zein gobernuburuak aukeratzeko.
Marxismoa
- Burgesen eta langileen artean klase-borroka bat zegoen, egoera injustu bat zela.
- Jabetza pribatua kendu behar zen.
- Horren ondorioz, iraultza bat sortu zen.
- Langile diktadura ezarri zen, soldatapeko langileen interesak babesteko.
- Langileak bakarrik zeuden gizartean, eta gizarte justu bat sortu zen.
Anarkismoa
Injustiziaren oinarriak hauek ziren:
- Jabetza pribatua
- Estatua
Biak ezabatu behar ziren, eta langile elkarte txikiak sortu behar ziren, gizarte justu bat lortzeko.