Giza Zirkulazio eta Linfa Sistemak: Oinarriak

Biologia1,59 KB

Gorputzeko Likidoak eta Linfa

  • Likido interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute gorputzeko barne-ingurunea.
  • Likido interstizialak zelulak bustitzen ditu.
  • Linfa kapilarretatik ateratzen den gehiegizko likidoaren bidez sortzen da. Linfa-gongoiletan defentsa-zelula kopuru handia dago, gure organismoari kalte egin diezaguketen substantzia arrotzak kanporatzen dituztenak.

Zirkulazio-sistemako Hodiak

  • Linfa-kapilarrak: Gure gorputzeko zelulen inguruko likido-soberakina biltzea da haien funtzioa. Ehun guztietan banatuta dauden hodi itsuak dira, oso meheak eta adarkatuak.
  • Arteriak: Bihotzak bultzatutako odolaren presio handia jasateko gai dira, dituzten ezaugarriei esker.
  • Zainak: Balbulak dituzte odola atzera ez egiteko. Balbula horiei esker, odola errazago joaten da gorantz, giharren uzkurtze-mugimenduaz baliatuz.

Bihotzaren Egitura eta Funtzioa

Bihotzak lau barrunbe ditu: aurikulak, odola jasotzen dutenak, eta bentrikuluak, odola ponpatzen dutenak.

Bihotzaren bi aldeak pareta batek bereizten ditu, bi aldeen artean inolako odol-trukerik gerta ez dadin.

Balbula trikuspideak eskuineko aurikula eta bentrikulua lotzen ditu, eta balbula mitralak, ezkerreko aurikula eta bentrikulua. Balbula horiek ireki eta ixten dira; horrela, odola aurikuluetatik bentrikuluetara igarotzen uzten dute, baina ez alderantziz.

Odola zainetan barrena iristen da bihotzera, eta arterietan barrena irteten da.

Deskargatu

PDF Word HTML