Gerra Zibilaren Ondorioak Euskal Literaturan: Idazleak eta Aldizkariak

Beste atzerriko hizkuntzak3,15 KB

GAIA: Gerra Zibilaren Ondorioak Euskal Literaturan

Nolako ondorioak ekarri zizkion gerrak euskal literaturgintzari?

Ondorio oso gogorrak ekarri zizkion. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren; zenbaitek presondegian egon behar izan zuten; beste batzuek, berriz, atzerrirako bideari heldu zioten.

Gerra-denborako penak eta nekeak sufritu zituzten autoreen artean, Aitzol eta Lauaxeta dira ezagunenak, fusilatu egin baitzituzten. Agintari berrien erruz, XX. mendean bultzatutako hainbat lan eta egitasmo ezerezean geratu ziren.

Zeintzuk dira atzerriko literaturaren idazlerik esanguratsuenak?

Hiru idazle eta haien obrak aipatzearren:

  • Telesforo Monzon: Urrundik (1945)
  • Jokin Zaitegi: Goldaketan (1946)
  • Jon Andoni Irazusta: Joañixio (1946)

Zer izan ziren Euzko Gogoa eta Euskalduna aldizkariak?

Euzko Gogoa Jokin Zaitegik euskalgintzari egin zion ekarpenik aipagarriena izan zen. 1950ean Guatemalan sortu, zuzendu eta kaleratu zuen kultura-aldizkari hau. Frantziatik Ameriketara iritsi berriak ziren "Orixe" eta Ibiñagabeitiaren lankidetzarekin, Guatemalan eta Miarritzen euskara hutsez argitaratu zen.

Euskalduna Iparraldeko aldizkari bat izan zen. Gorabehera batzuk izan arren, liberazio-egunera arte jarraitzea lortu zuen. Kazeta honetako kudeatzaileak kontserbadoreak eta alemanzale samarrak zirela eta, Arotçarenak, zuzendariak, salaketak jaso zituen gerraren bukaeran.

Zeintzuk izan ziren Pierres Lafitteren lan garrantzitsuenak?

Pierres Lafitte euskal letren buruzagiak lan ugari egin zituen, horien artean:

  • Le basque et la littérature d’expression basque
  • Grammaire basque
  • Murtuts eta bertze (ipuin sorta)

Gainera, Euskalduna debekatu zutenean, Herria izeneko astekaria sortu zuen haren ordez.

Zein izan zen Orixeren "Euskaldunak" liburuaren ibilbidea?

Poema epiko hau hamabost urte lehenago bukatuta zegoen, baina gerrak haren argitalpena eragotzi zuen. Tartean gertakari asko izan ziren, eta kaleratu zenean ez zuen harrera oso beroa izan. Dena den, gaur egun haren estimazioa handituz joan da.

Zein izan zen gerraosteko egoera Euskaltzaindiarentzat?

Gerrak eraso nabarmena egin zion Euskaltzaindiari. Ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-1955 ingurura arte ez zuen berrantolaketarik izan. Hemendik aurrera, ordea, sarriago biltzen hasi zen, eta bere eginkizun garrantzitsuenetako bat idatzizko eta ahozko literatura sustatzea izan zen.

Noiz eta nork sortu zuen Egan aldizkaria?

1948an sortu zuen Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak. Helburu nagusia itzulpenak egitea zuen, eta erbestean zeuden idazleek parte hartzen zuten, hala nola Salbatore Mitxelenak.

Nola lotzen da Salbatore Mitxelenaren salaketa "urte latzen" kontzeptuarekin?

Salbatore Mitxelenak urte latz haietako egoera kulturala salatzen du. Metafora baten bidez adierazten du pinuak bertako zuhaitzak ordezkatzen dituen bezala, erdarazko kulturak euskara ordezkatzen eta itotzen duela.

Deskargatu

PDF Word HTML