Gerra Karlistak eta Foruen Krisia Euskal Herrian

Historia2,73 KB

Erasoen amaiera eta karlistaldien hasiera

  • Foruen kontrako txostenak ugaritu ziren.
  • Liberalek adierazi zuten ez zituztela foruak errespetatuko.
  • Euskaldunak Karlos Maria Isidroren alde jarri ziren.

Gerra Karlistak

Lehen Karlistaldia (1833-1839)

  • Fernando VII.a hil eta Lege Salikoaren bidez Maria Kristina erregeorde izendatu zen:
    • Liberal moderatuek boterea hartu zuten.
  • Europako botereak banatu ziren:
    • Erresuma tradizionalistek Karlos onartu zuten.
    • Erresuma liberalek Isabel onartu zuten.
  • Euskal Herrian arazoa arreta handiz jarraitu zen, foruak arriskuan zeudelako:
    • Herri guneak (kontserbadoreak) vs. hiriak (liberalak).
  • 1833an, soldadu karlistek eta diputazioek Tomas Zumalakarregi buruzagi aukeratu zuten:
    • Armada karlista gehienak euskal herritarrak eta militar profesionalak ziren.
    • Probintziaka antolatu ziren.
    • Armada liberala soldatapekoek osatzen zuten.
  • Zumalakarregik garaipen garrantzitsuak lortu bazituen ere, hiriak armada liberalaren mende geratu ziren.
  • Bilbo edo Madril erasotzeko aukeran, Bilbo aukeratu zen.
  • 1835eko Bilboko setioan Zumalakarregi hil zen:
    • Hortik aurrera, garaipen erabakigarri gutxi egon ziren.
  • 1839an Bergarako Besarkadan hitzarmena sinatu zen Maroto (karlista) eta Espartero (liberala) jeneralen artean:
    • Foruen defentsarako konpromisoa hartu zuten, Konstituzioaren barruan.
    • Armada karlistako karguak armada liberalean sartu ziren.
    • Karlistek 1837ko Konstituzioa eta Isabel erregina onartu zituzten.
  • 1839ko Legea eta foru-aldaketak:
    • Foru-pasea kendu zen.
    • Aduanak kostaldera eraman ziren.
    • Guardia Zibila sartu zen.
    • Zergen eta zerbitzu militarren foru-eskubideak mantendu ziren.
  • 1841ean Nafarroak Madrilekin Lege Hitzartua sinatu zuen:
    • Nafarroa probintzia arrunta bihurtu zen.
    • Erresuma izatetik probintzia izatera igaro zen.
    • Soldadutza zozketa bidez ezarri zen.
    • Aduanak Pirinioetara eraman ziren.
    • Hitzarmen ekonomikoa adostu zen (kupoa ordaintzea).
  • Katalunian eta Cuencan (Maestrazgoan), gerrak 1840ra arte iraun zuen, Ramon Cabrera garaitu zuten arte.

Bigarren Karlistaldia (1846-1849)

  • Gehienbat Katalunian gertatu zen (Matiners-en Gerra).
  • Euskal Herrian altxamenduak isolatuak izan ziren.
  • Bake egoera, ekonomia ona eta foruak errespetatu ziren garaia izan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML