Gerra Karlistak eta euskal foruen amaiera
Sarrera
Hiru Gerra Karlista izan ziren XIX. mendean.
Lehen eta azken faseak
Lehen gerra amaieran foruen auzia eztabaida politikoaren erdigunean egon zen, baina hirugarrenean karlisten porrotarekin erregimen foralaren amaiera behin betikoa izan zen. 1839ko urriaren 25eko Legea.
Hirugarren Gerra Karlistaren amaieran, 1874an, Alfonso XIIk (Isabel II.aren semea) tronua eskuratu zuen. Gertakari honek katoliko eta kontserbadore askoren laguntza galtzea eragin zuen. Laguntzarik gabe, karlistek atzera egin behar izan zuten eta kide asko erbestera joan behar izan ziren.
Gerra, hala ere, bi urte gehiago luzatu zen eta 1876ko otsailean amaitu zen. Zer adostu zen?
Karlistek armak utzi zituzten eta euren ideiak bide politikoen bitartez defendatzeko konpromisoa hartu zuten. Euren arteko barne-zatiketak direla eta, eskuin muturreko alderdi baztertu bezala geratu ziren.
Zergatik luzatu zen gatazka?
Nekazarien erresistentzia: nekazariek ez zuten onartu kapitalismo modernoaren ekoizpen-moduak eta horrek tentsioak sortu zituen.
Foru-lurraldeen erresistentzia: foru-pribilegioak zituztenek zentralismo liberala onartu nahi ez zuten.
Iraultza liberalaren erresistentzia: Espainian hasitako sekularizazio-prozesuarekiko erresistentzia; erlijotasun tradizionala eta integrista sustatu zuten eta tradizioaren diskurtsoa bere egin zuten.
Azkenik, 1876an sistema zentralista bat ezarri zen eta euskal foruak bertan behera geratu ziren.
Hirugarren Gerra Karlistaren porrotak ondorio ugari ekarri zituen eta lege ezberdinak sortu ziren sistema fiskal eta legal berria artikulatzeko.
Nabarmentzekoa: 1876ko uztailaren 21eko Foruen Indargabetzeko Legea.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa gai fiskal eta militarretan estatuko gainerako probintziekin parekatu ziren. Hala ere, gobernuari aukera eman zitzaion foru-erregimenean beharrezkoak ziren aldaketak egiteko, probintziei egokitzapenak egiteko eta foralitatea euren errealitatera egokitzeko.
Euskal Probintzietako biztanle gehienak lege honen aurka egon ziren; foruak Konstituzioan txertatzeko eskatzen zituzten.
Guzti honen ondorioa 1878ko Kontzertu Ekonomikoen Dekretua izan zen. Haren arabera, Euskal Probintziek autonomia fiskala eskuratu zuten, trukean ogasun zentralari urtean behin kupo izeneko adostutako diru-kopuru bat ordainduz.