Gerra Hotzaren Amaiera: Kausak, Ondorioak eta Ezaugarriak

Historia2,98 KB

Gerra Hotzaren Kausak

SESBen Krisialdi Ekonomikoa

Atzeraldi ekonomikoa 80ko hamarkadan. Industria zahartuta zegoen eta nekazaritza ez zen eraginkorra. Lehiakortasuna galdu zuen. Planifikazio ekonomiko zentraleko sistemak ez zuen funtzionatu mundu-ekonomiaren aldaketei erantzuteko.

SESBen Krisi Sozioideologikoa

Ideologia komunistaren beherakada. Komunismoa hasieran (Lenin-ekin) klase-justiziako sistema gisa aurkeztu zen, baina beranduago botereari eusteko errepresio bortitza erabili zuten: estatu-segurtasun sistema basatia, garbiketa hilgarriak, zentsura eta salatariak.

Gorbatxoven Erreformak (1985-1991)

Gorbatxovek sistema demokratizatzeko eta ekonomia deszentralizatzeko saiakera egin zuen. Bi neurri nagusi:

  • Perestroika: Ekonomia berritzeko asmoa.
  • Glasnost: Askatasuna, eztabaida irekia eta demokratizatzeko asmoa.

Askatasun Nahia

SESB-en aliatu komunistetan (Polonia, adibidez) Moskuren kontrolaren aurkako oposizioa gero eta handiagoa zen.

Armamentu Lasterketa

SESB-ek armamentura bideratutako diru kopurua oso handia zen; hain garestia zenez, sobietarren bizi-estandarrak behera egin zuen.

Gerra Hotzaren Ondorioak

SESB Erortzea eta Sobietar Errepublika Ohien Independentzia

  • SESB-en desegite prozesua: 1988tik 1991ra. Sobietar erakundeak desegiten joan ziren.
  • 1991ko Abenduaren 25ean Gorbatxoven dimisioa.
  • 1991an SESB desegin zen eta sobietar errepublikak 15 estatu independente bilakatu ziren.

Varsoviako Itunaren Kolapsoa

  • Gerra Hotza amaituta, Varsoviako Ituna (aliantza militarra) ez zen beharrezkoa.
  • 1990 eta 1991ean Ekialdeko Alemania, Polonia, Hungaria eta Txekoslovakia itunetik ateratzeko nahia adierazi zuten.
  • 1991ean formalki Varsoviako Ituna desegin zen.

Gerra Hotzaren Ezaugarriak

Sistema Bipolarra

Bi superpotentzia nagusi: AEB eta SESB.

Armamentu Norgehiagoka

Misilak, arma nuklearrak, eta abar.

Superpotentzien Eragin Eremuak

AEB eta SESBen kontrolpeko eremuak finkatu ziren. Herrialde horietan gatazkak gertatu ziren:

  • SESB-ek hartutako/askatutako lurraldeetan Komunismoa ezarri zuten.
  • AEB-ren eraginpeko lurraldeetan komunismoa baztertu zuten.

Propaganda eta Beldurraren Politika

Propagandaren erabilera, eragina sendotzeko. Beldurraren politika: gerra pizteko beldurra, tentsio momentuak eta lasaitasun aldiak tartekatuz.

Gatazka Intentsitate Baxukoak

Intentsitate txikiko gatazkak gertatu ziren, superpotentziek zeharka esku hartuz.

Espioitza

Espioitza eta zerbitzu sekretuak (CIA eta KGB).

Deskargatu

PDF Word HTML