Gabriel Aresti: Euskal Poesiaren Berritzailea
Gabriel Aresti: Euskal Poesiaren Berritzailea
Non/Noiz jaio eta hil zen Gabriel Aresti? Gabriel Aresti Bilbon jaio zen 1933ko urriaren 14an. Hiri horretan bertan hil zen 1975eko ekainaren 5ean.
Nolako izaera zuen?
Gizon umoretsua eta alaia zen. Bere buruari asko eskatzen zion, moral estukoa zen. Kulturaz jantzia eta kaletarra (ez zuen baserriko giroa ezagutzen).
Zein izan ziren bere obra nagusiak?
Maldan behera (1959), Harri eta herri (1964), Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri Hau (1970).
Zein dira bere poesigintzako ezaugarri nagusienak?
Bere poesian garai hartako kezkak aurkezten zituen, gizarte-kezkak edo sozialak; bere ustez, poesiaren xedea zen gizarteak kontzientzia hartzea herriak jasaten zuen zapalkutza nazio-sozialaz. Poesia mailua zen Arestirentzat. Bere lanetan euskara ulergarri eta praktikoaz baliatu zen, eta horrek gazte jendearengana hurbiltzen lagundu zion. Era berean, euskara batuaren hedapenean ere lagundu zuen era naturalean.
Poesiaz gain, zein beste literatur genero landu zuen?
Antzerkia, (teatro modernoa sortu nahian, euskal tradizioa eta Europako korronte garaikideak uztartzen saiatu zen), ipuinak eta itzulpen-lanak ere landu zituen.
Zenbat urterekin hasi zen Aresti euskara ikasten?
12 urte zituela hasi zen euskara ikasten.
Arestiren lanek nagusiki hiru iturritatik edan zuten. Zeinetatik?
#Garai hartan Europan egiten zen literaturatik. Kontuan izan behar da, garai hartan Espainiako estatua Francoren diktadurapean zegoela, eta horrek ez zuen laguntzen Europako lan guztien berri izaten. #Literatura klasikoa (Etxepare, Leizarraga, Axular… sakon aztertu zituen) #Euskal literaturaren esakune xume eta herrikoia (bertsolaritza, Barandiaranek bilduriko ipuin eta kondairak…)
Zein izan ziren Arestiren lanaren ezaugarririk nabarmenenak?
#Berritzailea: gaietan (momentuko arazoak), neurrietan (askea) eta hizkeran (herrikoia) #Hainbat gai eta motibo errepikatzen ditu bere lanetan: egia, jusitzia, bakea, askatasuna, etab. #Sinbologia aberatsa: etxea (haren baitan biltzen dira herria, hizkuntza, familia, iragana, etorkizuna…) eta harria (historiaurreko garai mitiko, eredugarri, harmoniatsu eta utopikoaren ispilu)