Fronte Popularraren Sorrera eta Espainiako Gerra Zibilaren Aurrekariak
Fronte Popularraren Sorrera eta Testuingurua
Ezkerraren eta eskuinaren arteko gatazka handitzen ari zen, eta ez zirudien konpontzeko aukerarik zegoenik. Eskuinarentzat, iraultza mugimendu hauek legea eta Errepublika amaitzeko saiakerak ziren; ezkerrarentzat, aldiz, eskuineko gobernuek ez zuten herriaren nahia betetzen eta faxismorako bidea hartzen ari ziren. CEDA alderdia Europan goraka ari ziren faxismoekin (Hitler eta Mussolini) harremanetan jartzen zuten.
Batasunaren Beharra: Faxismoaren Aurkako Frontea
Egoera horren ondorioz, ezkerreko indarrek garbi ikusi zuten batasunaren beharra zegoela. Estrategia eta behar horretatik sortuko da Fronte Popularra. Ezkertiarren politika estrategia aldatu behar izan zuten: beharginak, erdiko klaseak, alderdi sozialistak eta komunistak, eta faxismoaren aurkako burgesak elkartzeko beharra zegoen, faxismoaren aurka etsi-etsian jarduteko. Hortik Fronte Popularraren sorrera. Alderdi politiko batzuk, batez ere komunistak, momentuz iraultza egiteari utzi zioten; faxismoa gelditzea hartuko dute helburu nagusitzat.
1936ko Hauteskundeen Emaitza
1936ko urtarrilaren 16an errepublikanoek eta sozialistek iritzi-ezberdintasunak alde batera utzi eta hauteskundeetarako aliantza egin zuten. Ondorioz, 1936ko otsaileko hauteskundeetan garaile atera ziren; nahiz eta botoen aldea ez zen oso esanguratsua izan (180.000 ingurukoa), hauteskunde legeek gehiengoa eskaini zioten ezkerrari.
Gobernu Berriaren Lehen Neurriak
Gobernu berria errepublikanoek bakarrik osatu zuten, gainontzeko alderdien babesarekin. Errepublikako presidente Manuel Azaña eta gobernuburu Casares Quiroga izendatuta, gobernu berri honek hauteskunde-koalizioan adostutako programa martxan jarri zuen:
- Amnistia dekretatu zen (30.000 preso politiko inguru askatu zituzten).
- Enpresak derrigortu zituzten 1934ko iraultzaren ondorioz kaleratutako langileak berriz hartzera.
- Generalitateko gobernuak boterea berreskuratu zuen eta Kataluniako autonomia-estatutua berrezarri zen.
- Euskal probintzietan eta Galizian, berriz, beraien estatutuak onesteko negoziazioak hasi ziren.
Ondorioak eta Indarkeriaren Gorakada
Egoera berri honek eskuineko indarren erabateko oposizioa izan zuen eta gizarte jada oso polarizatu batean indarkeriaren giroa sortu zen. Indarkeriaren adierazpen nagusiak hauek izan ziren:
- Gizarte-gatazka: Ekintza iraultzaileak (CNT).
- Bortizkeria areagotu: Castillo tenientearen hilketa (falangistak) eta José Calvo Sotelo hilketa.
Gerra Zibilaren Hasiera
Armadako ofizial asko altxamendu militar bat antolatzen hasi ziren, uztailaren 17an burutu eta hiru urteko gerra zibil bati hasiera emango ziona.