Frantziako Iraultzaren fase nagusiak eta bilakaera

Historia2,73 KB

Iraultzaren faseak

fasea: Pribilegiatuen iraultza (1787-1789)

  • Frantziar estatuaren defizita izugarria zen; noble eta kleroaren zergen bidez bakarrik konpon zitekeen.
  • Ministroek noblezia eta kleroaren zergak ezartzea proposatu zuten, baina hauek ezezkoa eman eta estatuak porrot egin zuen.
  • “Berezien Batzarra” sortu zen, kleroa eta noblezia elkartuz. Ministroen asmoen aurka joan ziren.
  • Erregeak amore eman eta 1789an Estatu Batzarretan kexa-koadernoak aurkeztu ziren.
  • Eskaerak estamentuaren arabera egiten ziren.

fasea: Iraultza hasi da (1789ko maiatza-uztaila)

  • Estatu Orokorrak bildu ziren (maiatzaren 5a, Versaillesen).
  • Herri xeheak bilerak elkarrekin egitea eta ordezkari bakoitzak boto bat ematea eskatu zuen. Akordiorik lortu ez zenez, Asanblea Nazionala sortu eta Pilota Joko Zina egin zuten.
  • Pilota Joko Zina: beren burua ordezkari izendatu eta Frantzian konstituzioa ezarri arte ez desegiteko konpromisoa hartu zuten.
  • Landa inguruan Izualdi Handia gertatu zen: nekazariek jaunen etxeak sarraskitu eta artxiboak erre zituzten.
  • Parisen ogirik ez eta Asanblea desegiteko zurrumurruak zirela eta, liskarrak piztu ziren.
  • Uztailaren 14an matxinoak Bastillan sartu ziren.

fasea: Konbentzio errepublikanoa (1792 iraila-1795 urria)

  • Konbentzioa eratu zen.
  • Frantsesak garaile atera ziren.
  • Barne liskarrak sortu ziren girondinoen eta jakobinoen artean; azken hauek kontrola hartu zuten.
  • Jakobinoen buruzagia: Robespierre.
  • Luis XVI.a epaitu eta heriotzara kondenatu zuten, gillotina erabiliz.
  • Erregezaleek monarkiaren aldeko matxinadak bultzatu zituzten.
  • Osasun Publikoaren eta Nazio Segurtasunaren batzordeak sortu ziren:
    • Auzitegi bereziak sortu ziren oposizioa deuseztatzeko (Izualdia).
    • Gudaroste iraultzailea handitu zen.
    • Maximum legea: oinarrizko produktuei eta soldatei gehieneko prezioa ezarri zitzaien inflazioari aurre egiteko.
    • Erlijioaren kontrako neurriak hartu ziren.
    • 1793ko Konstituzioa prestatu zen, baina ez zen indarrean sartu.

Kontsulatua (1799-1804)

  • Estatu kolpearen ondoren, kontsulatua ezarri zen.
  • 1799ko Konstituzioa ezarri eta erreformak egin ziren:
    • Botoa emateko eskubidea herritar guztientzat.
    • Senatuko kideak lehenengo kontsulak proposatutako zerrendatik aukeratu behar ziren.
    • Gobernuak legegintzarako iniziatiba zuen.
    • Legearen aurreko berdintasuna.
    • Pertsonen askatasuna.
    • Erlijio askatasuna, baina katolizismoa nagusi zela.

Deskargatu

PDF Word HTML