Frantziako Iraultza: Kausak, Prozesua eta Faseak
Frantziako Iraultza
Iraultzaren Kausak
1789an, Frantzian errege absolutista zen agintean, eta estamentu gizartea zen. Nobleziak eta kleroak pribilegio ugari zituzten. Burgesiak eta herritar xeheek ez zuten pribilegiorik. Faktore hauek piztu zuten iraultza:
- Uzta txarrek eta goseteek iraupen krisia ekarri zuten. Herri xehea pobretu, eta monarkiaren finantzek behea jo zuten, gortearen gastuak eta gerra gatazkak zirela eta.
- Burgesiaren ezinegona ere handia zen, sistemak ez baitzion erresumaren politikan esku hartzen uzten.
- Ilustratuen ideiak zabaldu ziren.
- Erreforma fiskala abiatu zuen monarkiak. Klase pribilegiatuak ere zergak ordaintzen has zitezen nahi zuen erreformak. Haien ezezkoa zela eta, erregeak Estatu Orokorretarako deia egin behar izan zuen, eta iraultzaren abiapuntua izan zen.
Iraultzaren Prozesua
Estatu orokorretan estamentuka bozkatzen zen eta, hortaz, nobleziak eta kleroak, batuta, bi boto zituzten, eta hirugarren estatuak bat. Azken horrek pertsona bakoitzak bozka bat izatea eskuratu zuen eta, ezezkoa jaso ondoren, ordezkariek Asanblea Nazionala aldarrikatzea erabaki zuten.
Uztailaren 14an, Parisko herritarrek Bastilla, errege espetxea, hartu zuten. Matxinadak Frantzia osoan zabaldu ziren. Landa giroan jauntxoen aurkakoak izan ziren, eta Beldur Handia esaten zaio garai horri.
Iraultzaren Faseak
1. Fasea (Errepublika):
Iraultzari esker, burgesiak boterea eskuratu zuen, eta estatuaren antolakuntza aldatzen hasi zen. Asanblea Nazional Konstituziogilea aldarrikatu zuten. Asanbleak pribilegio feudalak kendu eta Gizakiaren Eskubideak aldarrikatu zituen. 1791an, botereen arteko banaketa, subiranotasun nazionala eta errolda sufragioa ezartzen zituen Konstituzioa onartu zuen. Frantzia monarkia konstituzionala bilakatu zen, girondinoen agintepean.
Erregimen moderatu berriak nobleziaren, kleroaren eta monarkiaren aurka borrokatu behar izan zuen. Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerrari ekin zioten.
Girondinoek ez zituzten desberdintasun politikoak eta sozialak konpondu, eta horrek gero eta ezinegon handiagoa sortu zuen herritar xeheengan. Armada absolutistek Paris inguratzen zutela, ezinegonak gora egin zuen eta beste matxinada iraultzaile bat hasi zen. Jakobinoek agintea hartu eta 1. Errepublika aldarrikatu zuten.
2. Fasea (Konbentzioa):
Konbentzio nazionala zeritzon asanblea berriak Konstituzio demokratikoagoa idatzi zuen eta gizonezkoentzako sufragio unibertsala ezarri zuen. Lege sozialak sustatu zituen, prezioen kontrola eta pobreentzako asegurua, eta armada nazional profesionalagoa eratu zuen, atzerriko monarkien erasoei aurka egiteko.
Robespierre buru zuen gobernu jakobinoa, Herri Salbazioko Batzordea sortu zuen. Iraultzaren aurka aritzeagatik susmagarri zirenei espetxe edo heriotza zigorra ezartzen zieten. Izualdia hasi zen.
Izualdia:
Herri Salbazioko Batzordeak gillotinara kondenatu zituen iraultzaren aurkakoak izateagatik susmagarriak zirenak. Epaiak apelaezinak ziren eta berehala exekutatzen ziren. Exekuzioak publikoak ziren. Besteak beste, erregea, politikari girondinoak eta nobleziako kideak hil zituzten gillotinan. Azkenik, Robespierre ere, gillotinatu zuten, eta horrela, izualdia amaitu zen.
3. Fasea (Direktorioa):
Girondinoak berriro iraultzaren kontrola hartu zuen, jakobinoak boteretik kenduz. Beste Konstituzio bat onartu zen, eta berriro ere errolda sufragioa xedatu. Bost kidek osaturiko Direktorio batek hartu zuen gobernua.