Frankismoaren Erregimenaren Historia eta Legeak
20
Erregimen frankista gerraren ondorioa izan zen. 1936ko uztailean, militar batzuk, zibil batzuekin batera, errepublikaren aurka altxatu ziren. Militarren lidergotza hartu behar zuen Sanjurjo jenerala desagertu zenean (1936an) Francok hartu zuen protagonismoa, eta bere nagusitasuna orokorra izan zen. Gerra bitartean eta ondoren, oposizioa ia ezabaturik gelditu zen, eta diktadurak Franco hil arte iraun zuen. Francok ez zuen premia handirik izan bere erregimena egituratzeko, baina bere inguruan zeuden “familia politikoak” liderraren ostean kokatzen ari ziren botere-guneak bilatzen, eta erregimena definitu behar izan zuen. Haien arteko interesak oso desberdinak ziren: falangistek eta militar batzuek ez zuten beste monarkia bat nahi; monarkikoek, aldiz, erregegai ezberdinak zituzten. Ezadostasun horretan, Francoren irudia gero eta handiagoa bilakatu zen. Haren erabaki batzuekin ados ez zeuden arren, guztiek onartu egiten zuten erregimenetik onurak atera ahal zituztela.
Francoren Botere Pertsonala
Horrela, Lege Organikoa baino lehen, diktaduraren egituratzea egina zegoen "Caudillo"aren inguruan. Gerra garaian, Francok lehen pausoak eman zituen bere botere pertsonala sendotzeko. 1937an, indar politiko guztiak alderdi bakar batean elkartu zituen, FET y de las JONS. 1938an, Lanaren Forua aldarrikatu zuen, lan munduko harremanak bideratzeko eredu faxistari jarraituz: sindikatu bakar bat klase borrokarekin bukatzeko. Sindikatua falangisten esku geratu zen nazionalsindikalismoaren ideiaren bultzatzaileak baitziren.
Europako Faxismoaren Eragina
Urte hauetan, Europako faxismoak zuen nagusitasunak protagonismoa eman zion Espainian. Oraindik gerra bukatu gabe, Erantzukizun Politikoen Legea bidea ireki zuen gelditzen zen oposizioa mapatik ezabatzeko. II. Mundu Gerran eredu faxista garaitua izatearen ondorioz, Francok bere joera faxistak ezkutatzeko beste lege batzuk aldarrikatu zituen 1947an. Ondorengotza Legeak Espainia erreinu katoliko, sozial eta ordezkagarria aldarrikatzen zuen, baina erregerik gabe.
Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioen Legea
1958an, Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioen Legeak aurreko legeen bilduma egin zuen, eta orain aztertzen dugun Estatuaren Lege Organikoa oinarrizko printzipio politiko horien jarraitzailea da leialtasun osoz. Beraz, lege honek ez ditu printzipio politikoak aldatzen.
Frankismoaren Oinarriak
Erregimen frankistaren oinarriak lehenengo urteetan egindako legeetan finkaturik geratu ziren, eta ia ez zuten aldatu diktadura osoan.