Frankismoaren ekonomia, autarkia eta nazioarteko politika
Frankismoaren gatazkak eta abertzaletasuna
Handiak eragin zituena. Poliziak errepresio handia erabiliz geldiarazi zituen istiluak, eta irekitzearen aldeko ministroak kargutik kendu zituen Francok. Euskal abertzaletasuna ere berpiztu egin zen, eta 1959an, ETA sortu zen.
Autarkia ekonomikoa eta ekonomiaren kontrola
Autarkia ekonomikoa: Frankismoaren hasierako urteetan, ekonomiaren politikek bi ezaugarri izan zituzten: batetik, estatuak sektore eta prozesu ekonomiko guztietan esku hartzen zuen; bestetik, autarkia zen nagusi. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuten: produktuen banaketa, prezioa eta salmenta, baita lehen mailako oinarrizko produktuak ere.
1941ean sortu zuten INI (Instituto Nacional de Industria). Hainbat helburu zituen:
- Enpresa espainiarrak indartzea eta sustatzea;
- Burujabetza ekonomikoa lortzea;
- Kanpo harremanak eta trukeak ahal den neurrian saihestea.
Ekonomia politika horren ondorioz, lehengai gabezia zegoenez, ekoizpenak ez zuen laguntza handirik jaso. Era berean, prezioen kontrolak eta errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea eragin zuten, estraperlo izenez ezaguna. Herritar gehienek politika ekonomiko horren kalteak jasan zituzten: beldurra eta gizarte-zatiketa zeuden, eta gosea, inflazioa eta etxebizitza falta ere bai.
50eko hamarkadako liberalizazioaren pausoak
50eko hamarkadako lehen urteetan, estatuaren interbentzionismotik liberalizazio gero eta handiago baterako pausoa eman zen:
- Gobernuak estatuko enpresetan zuen parte-hartzea murriztu zuen, atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak bultzatuz;
- Produktuen prezioetan eta merkataritzan askatasuna ezarri zuten.
Ondorioz, prezioek gorantz egin zuten eta lehen greba orokorra egin zen. Nahiz eta industria eta turismoaren garapena eman, hamarkadaren amaieran Estatuaren egoera ekonomikoa larria zen: defizita handia zen eta autarkiak ito egiten zuen ekonomia.
Nazioarteko politika
Kanpo-politika 40ko hamarkadan
II. Mundu Gerraren garaian, 1939tik 1942ra bitartean, Berlin-Erroma ardatzaren nagusitasunaren baitan Serrano Suñer Kanpo Arazoetako ministroak hainbat itun izan zituen Alemaniarekin, eta "ez-borrokatzeko" statusarekin espainiar lurraldetik pasatzen utzi zien alemaniar hegazkinei. Horrez gain, "Dibisio Urdina", komunismoari aurre egiteko boluntario espainiarrez osatutako armada, Errusiako fronterara bidali zuten.
Gerraren amaieran, Aliatuen garaipenaren ondoren, erregimenaren itxura aldatu zen: falangistek nagusigoa galdu zuten, etab. Hala ere, NBE sortu zenean Espainiari ez zioten bertan sartzen utzi, eta NBEk blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarri zion.