Foruak eta Liberalismoa XIX. Mendean: Karlistaldiak

Historia7,38 KB

GAIA: Foruak eta Liberalismoa

Maria Kristinaren erregeordetza garaian

Lehen Gerra Karlista (1833-1840)

1. Bi bando aurrez aurre

Fernando VII.a hil zenean (1833), tentsioak areagotu ziren. Tronua bere alabari (Isabel II.a) utzi zion, eta Maria Kristina izendatu zuten erreginaorde.

  • Absolutistak: Erregearen anaiaren aldeko jarrera hartu zuten (Karlos Maria Isidro).
  • Bi bandoak: Karlistak eta liberalak.
2. Gerraren garapena
  • Zazpi urtez iraun zuen gatazkak: absolutistak liberalen aurka borrokatu ziren.
  • Gunea: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa izan ziren nagusi, baina Kataluniara eta Aragoira (Maestrazgoa) ere hedatu zen. Gerrilla taktika erabili zen.
  • Gerraren etapak:
    • Lehenengo aldia (1833-1835): Iparraldeko kanpaina. Karlistek landa eremua kontrolatu zuten, hiriak liberalen esku geratu ziren bitartean. Bilboko konkistan Zumalakarregi hil zen eta Marotok ordezkatu zuen.
    • Bigarren aldia (1836-1840): Liberalek aurrera egin zuten gerran (Espartero buru zela eta desamortizazioen diru-laguntzarekin). Karlistek Madril hartzeko saiakeran porrot egin zuten. Karlisten artean zatiketa gertatu zen (intransigenteak eta transakzionistak). 1839an euskal karlistak errenditu ziren (transakzionistak), baina Maestrazgon 1840ra arte jarraitu zuten (intransigenteak).
3. Gatazkaren amaiera: Bergarako Hitzarmena

Bergarako Besarkadak (1839) eman zion amaiera Lehen Karlistaldiari. Bi militarren arteko besarkada izan zen: Maroto eta Espartero.

Adostutakoak:

  • Karlistek Isabel II.a eta 1837ko Konstituzioa onartu zituzten.
  • Liberalek foruak onartu zituzten, konstituzioarekin bat eginez gero, eta armadako ofizialen mailari eusteko hitza eman zuten.
  • 1837an moderatuak gobernura itzuli ziren: 1839ko urriaren 25eko Legea onartu zen (euskal foruak 1837ko Konstituziora egokitu ziren).

Esparteroren garaia

  • Gerran ospe handia hartu ondoren, erreginorde izendatu zuten.
  • Programa bateratzaile eta zentralista bultzatu zuen, Elizaren desamortizazioekin jarraituz.
  • 1841eko abuztuaren 16ko Hitzarturiko Legea Nafarroan ezarri zen.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan legedi progresista zabaltzeak altxamendu armatua eragin zuen. Horri erantzuteko, Esparterok 1841eko urriaren 29ko Dekretua eman zuen: euskal hiru probintzietan eskumen guztiak deuseztatu ziren, berezitasun militarra eta fiskala salbu.

Isabel II.aren erregealdi garaian

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Bake giroa nagusitu zen egoera ekonomiko ona zegoelako eta Foruak neurri batean errespetatu zirelako.

  • Pedro Egañari esker, Foru-Diputazioak eta Batzar Nagusiak berrezarri ziren, eskumen administratibo eta ekonomikoak berreskuratuz.
  • Aldatu ez ziren gauzak: Aduanen kokapena, foru-baimena eta justizia.

Bigarren Gerra Karlista (1846-1849)

Euskal lurraldeetan eragin gutxi izan zuen (altxamendu isolatuak). Katalunian mugatu zen batez ere: "Guerra dels matiners". Nekazari altxamendua izan zen, zentralismoaren eta nahitaezko zerbitzu militarraren kontrakoa.

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

1868ko Iraultza Loriatsuak Seiurteko Demokratikoa ekarri zuen. Gobernu berriaren ideiek (errege atzerritarra, estatu laikoa...) mehatxu gisa ikusi ziren Euskal Herrian. Katolizismoaren, monarkiaren eta Foruen defentsan, karlismoa indartu zen.

Gerra "Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea" printzipioetan oinarrituta piztu zen.

1. Gerraren arrazoiak
  • Seiurteko Demokratikoko gobernarien jarrera eta ideia liberalak.
  • Amadeo Saboyakoa errege izatea edo erregerik ez egotea.
  • Propaganda eraginkorra: liberalismoa karlismoaren eta foruen aurkako ideologia gisa aurkeztu zen.
2. Gerraren garapena
  • 1872an Karlos VII.ak tronua aldarrikatu zuen.
  • 1873-74: Gerrilla bidezko erasoak. Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak liberalen esku zeuden bitartean.
  • 1873ko otsailaren 11n I. Errepublika aldarrikatu zen, eta karlistak indartu egin ziren.
  • 1876an gatazka amaitu zen: 1874an Alfontso XII.a agertzean karlistek babesa galdu zuten, eta 1876an Lizarra erori zen. Karlos VII.ak ihes egin zuen.

Alfontso XII.aren garaia (Cánovas del Castillo)

Foruen deuseztapena

  • 1874an Martinez Camposen pronuntziamenduak monarkia berrezarri zuen.
  • Cánovas del Castillok, 1876ko uztailaren 21eko Legearen bidez, behin-betiko abolitu zituen Foruak.
  • Nafarroak Hitzarturiko Legearekin jarraitu zuen.

Kontzertu Ekonomikoa

  • 1877an Estatu liberala zergak jasotzen saiatu zen euskal lurraldeetan, baina porrot egin zuen.
  • 1878ko Dekretua: Kontzertu Ekonomikoa onartu zen. Kupoa adostu zen, zergen jasoketa Diputazioen esku geratu zen eta administrazio-autonomia lortu zen.

TESTUA: Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836)

Sailkapena

Testu hau lehenengo mailako iturri historikoa da, gertaerekin garaikidea delako. Dekretu bat denez, testu juridikoa da. Mendizabal ogasun ministro progresista zenean idatzitako testu ekonomikoa da. Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu zen, Maria Kristina erreginordeari zuzenduta, 1836ko otsailaren 21ean.

Analisia

Testua bi paragrafotan antolatuta dago:

  • Lehenengo paragrafoa: Hiru helburu nagusi aipatzen dira: zor nazionalari berme positiboa ematea, gizartearen zoriontasuna lortzea eta industria zein merkataritzarako oztopoak kentzea.
  • Bigarren paragrafoa: Desamortizazioaren onurak azaltzen dira, hala nola finantza-krisiari aurre egiteko zor publikoa murriztea eta herritar-lurjabeen klase berri bat sortzea.

Testuingurua

1833an Fernando VII.a hil zenean, Maria Kristinak hartu zuen erregeordetza, Isabel II.ak hiru urte besterik ez zuelako. Horrek Lehen Karlistaldia piztu zuen. Bi korronte liberal nagusitu ziren: moderatuak (sufragio murriztua eta elizaren babesa) eta aurrerakoiak (erreforma sozialak eta Cadizko Gorteen lana).

Maria Kristinaren erregeordetzan hiru etapa egon ziren: moderatuak, progresistak eta berriro moderatuak. Monarkia arriskuan zegoenean, progresistei eman zitzaien gobernua ekonomia modernizatzeko. 1836an La Granjako Matxinada gertatu zen, eta Calatravaren gobernualdian Mendizabalek desamortizazioa bultzatu zuen Estatu Liberala bermatzeko eta gerra irabazteko. Honek elizaren "esku hilei" eragiten zien; lurrak enkante publikoan saldu ziren, eta horrek Erromako Aita Santuarekin harremanak moztea ekarri zuen.

Garrantzia

Testu honek liberalismo ekonomikoaren eta jabetza pribatuaren lehen pausoak islatzen ditu. Nagusiena izan zen, eta ondorengo beste prozesu batzuei bidea ireki zien: 1841eko Esparteroren desamortizazioari eta 1855eko Madozenari.

Deskargatu

PDF Word HTML