Filosofiaren historia: pentsamoldeak eta kontzeptuak

Filosofia eta etika6,76 KB

Pentsamolde arkaikoa

Gizakiok, betidanik, inguruko mundua eta jasotako gertaerak ulertu nahi izan ditugu; hau gure berezko ezaugarria da.

  • Lehenengo pentsamoldean mitoetatik etorritako azalpenak izan ziren.

Zer da mitoa?

Narratibo poetikoa da: metaforak erabiltzen ditu eta gertaerak kontatzen ditu. Adibidez: jainkoen istorioak.

Filosofiaren sorrera

Non eta noiz agertu zen?

K.a. VI. mendean, Asia Txikiko greziar kolonietan.

Zergatik mende eta hiri horietan?

Arrazoi sozialengatik.

  • Beste kultura batzuekin harremanen bidez, greziarrek konturatu ziren ez zutela balio absolutuetan sinesten, baizik eta erlatiboetan.

Balio motak

Absolutua: Berez balio duen; denok onartzen duguna, frogak behar ez dituena.

Erlatiboa: Pertsona bakoitzaren arabera aldatzen dena.

Arjé

Arjé: osotasuna azaltzen duen azken edo lehen printzipioa.

- Zer da? Gauza guztien jatorria / gauza guztiak azaltzen dituen zientzia / mugimendu eta aldaketen motorra / gauzen azken xedea.

Filosofiaren zentzua

  • Jakintzarako maitasuna.
  • Dagoen guztiaren ezagutza: ezagutza zientifikoa arloetara mugatzen da; filosofiak, ordea, osotasunera iristea du helburu. Horregatik ezagutza radikala da.

Filosofiaren kritikak

Filosofiak zientziarena baino sakonago aztertzen du, azken printzipioei eta osotasuna eratzen duten gauzei buruz galdetzen duelako; oinarritutako ezagutza bilatzen du.

Freud

Freud: Kontzientziak ez du gure bizitza guztiz bideratzen; inkontzientziak eragin handia du.

Platon eta Aristoteles

Platon

Platonek bi mundu bereizi zituen:

Zentzumenen mundua: Zentzumen bidez hautematen dugun mundu fisikoa, etengabe aldatzen dena. Mundu honetan ez da egia finkorik; iritziak daude.

Ideien mundua: Arrazoiaren bidez bakarrik hautematen dena; naturatik eta mundu fisikotik bananduta dago. Mundu transzendentean egia aurki dezakegu; betikoa eta aldatu ezin dena.

Egia: betikoa, unibertsala eta aldakortasunik ez duena.

Iritzia: pertsona bakoitzaren araberakoa da; aldakorra eta ez unibertsala.

Aristoteles

Aristotelesek ez zituen onartu Platonen ideien mundua eta mundu transzendentala. Aristotelesen arabera egia ezin da naturatik kanpokoa izan; alderantziz, naturaren barruan dago. Horregatik mundu bat bakarrik dagoela defendatu zuen.

Filosofia Erdi Aroan (V. mendetik XV. mendera)

Garai honetan kultura teologikoa nagusi zen. Filosofo garrantzitsuenak:

  • Hiponako San Agustin (V. mendean): kristautasuna eta Platonen filosofia lotu zituen.
  • Aquinoko Santo Tomas (XIII. mendean): kristautasuna eta Aristotelesen filosofia lotu zituen.

Filosofia mundu garaikidean

  • Idealismoa: Hegel — errealitatea kontzientziaren baitan kokatzen da.
  • Marxismoa: Marx — Hegeliar ezkerretik dator; ekonomiako kontraesanek errealitatea moldatzen dute.
  • Nietzsche: Gure kultura gaixorik dagoela dio; bizitzari eta bizitzeko grinari uko egiten diogulako.

Filosofiaren historia: garaiak eta korronteak

Presokratikoa (IX. mendea K.a.)

  • Presokratikoak lehen filosofoak izan ziren; aldi berean filosofo eta zientzialari izan ziren.
  • Kosmologia: nola kosmosa sortu edo hedatu zen galdetzen zuten (arjéaren galdera).
  • Filosofo batzuek arjé-a elementu fisikoetan bilatu zuten (adibidez: Heraklito).
  • Pitagorikoek uste zuten arjé-a zenbakia zela eta zenbakiek elementu fisiko eta kulturalak islatzen zituztela.
  • Démokrito: arjé-a atomoak direla eta haien artean hutsunea (utsa) dagoela proposatu zuen.

Sofistak eta Sokrates (V. mendea K.a.)

  • Sofistak naturaz harago, gizakiaren eta gizartearen gaiei arreta jarri zien; antropologia, politika eta morala izan ziren haien kezka nagusiak.
  • Garai honetan pentsamendu anitz zegoen Presokratikoen artean, eta hortik zetozen eztabaidak.
  • Démokritoren ikuspegitik, naturaren ezagutza mugatua zen, eta horrek lege absolutuen zalantzan jartzea ekarri zuen.

Protagoras eta erlativismoa

Protagorasen erlatibismoa: ez dago egia bakar bat; egia sentsazioetan oinarritzen da; "gizakia da gauza guztien neurria".

Gorgias

Gorgiasek, Parmenidesen kontrako jarrera agertu zuen: "ez dago izanik; izan balitz, ezingo genuke ezagutu; ezagutzen badugu ere ezin izango genuke ondo adierazi".

Sofistak eta demokrazia

Sofistak demokrazian garatu ziren; Protagoras Periklesen garaian, jendaurreko eztabaida eta teoria publikoetan garrantzia hartu zuen, abilezia eraginkorrak garatuz.

Sokrates

Sokratesek ez zituen onartu Protagorasen eta Gorgiasezen ideia nagusiak; berak unibertsalak bilatzen zituen eta politikari eta moralari buruzko egiazko oinarriak beharrezkoak zirela defendatu zuen, bestela gizarteak ezin duela iraun esanaz.

Ideia unibertsalak hautemateko bi metodo

Ironikoa: Mozorroa kentzea da: dakiela esaten duenak ez dakiela erakusten da, galderen bidez.

Maieutika: Elkarrizketan parte-hartzaileak barruan dituen ideiak argitzen laguntzen du, berak bere baitatik "jaiotzen" diren moduan.

Filosofia mundu modernoan

Korronte honek Erdi Aroko filosofiaren aurkako joera izan zuen.

Humanismo errenazentista (XV. mendea)

  • Gizakia berriro kulturaren ardatz bihurtu zen; aurretik jainkoaren menpe zegoen ikuspegiaren ordez.
  • Gizakiaren konfiantza handia izan zen; giza arrazoimena neurri handikoa zela pentsatzen zen.
  • Metodo esperimentalaren erabilerak zientzia modernoa jaioarazi zuen.
  • Unibertsoaren ikuspegi geozentrikoa zalantzan jarri eta heliozentrismoa onartu zen.
  • Mundu modernoaren ekarpen nagusietako bat arrazoimenaren independentzia izan zen.

Bi korronte nagusi

  • Arrazionalismoa (XVII. mendea): jaiotzetik dakigun ideiak egiaz diren eta arrazoian oinarritzen direla defendatzen du. Zentzumenek erakusten digutena alde batera uzten da.
  • Empirismoa: Locke (XVII. mendea), Hume (XVIII. mendea) — arrazionalismoaren kontrakoa. Esperientziak eta sentsazioek mugatzen dute ezagutza; intuizio eta kontzeptuek muga dute sentsazioetan oinarrituta.

I. Kant (Ilustrazioa, XVIII. mendea)

Kant: arrazionalismoa eta empirismoa uztartu zituen. Aurreko korronteetatik hartu zituen elementuak, eta nola ulertzen ditugun eta zer dagoen guk ulertzeko moduan bereizten saiatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML