Faxismoa, Errusiar Iraultza eta Estalinismoa: XX. mendeko totalitarismoak

Historia13,31 KB

Faxismoa eta XX. mendeko gatazka politikoak

Faxismoaren ezaugarriak

Faxismoa Mussolinik Italian ezarri zuen sistema eta doktrina politikoa da, diktadura mota bat. Sortzaile nagusiak Italian Mussolini (1883-1945) eta Alemanian Adolf Hitler (1889-1945) izan ziren. Faxismoaren ideologiaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Antidemokratikoa eta antiparlamentarioa.
  • Nazionalismo amorratua.
  • Antikomunista eta jabetza pribatuaren aldekoa.
  • Arrazista: germaniar arraza beste guztien gainetik dagoela aldarrikatzen du.
  • Antisemitista: "juduak arrazaren etsaiak dira" eta akabatu egin behar direla dio.
  • Estatua eta nazioa pertsonaren gainetik daude: "Zu ez zara ezer, zure herria dena da".
  • Imperialista: "Arioek lurra behar dute bizi ahal izateko".
  • Buruzagiaren boterea erabatekoa da, beti obeditu behar zaio (Führer, Duce, Caudillo).
  • Fanatismoa eta intolerantzia.

XX. mendearen hasierako gatazka politikoa Errusian

XX. mendearen hasieran, Errusiako Inperioa garaiz kanpoko monarkia absolutua zen. Kapitalismoa nagusitzen ari zen mendebaldeko munduan, baina tsarrak mugarik gabeko agintea izaten jarraitzen zuen.

Langileen alderdi sozialdemokrata

Industriako langileen eta intelektual erradikalen artean, marxismoaren ideia iraultzaileak hedatu ziren, eta, ondorioz, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrata sortu zen. 1903an, bi zati sortu ziren alderdi horretan:

  1. Boltxebikeak: gutxiengoa ziren ezkerreko marxistak, Lenin buru zutela.
  2. Mentxebikeak: sozialista moderatuak, gehiengoa zirenak. Demokratekiko lankidetza onartzen zuten, tsarra tronutik kentzeko eta Mendebaldeko demokrazien antzekoa ezartzeko.

1917ko iraultzaren atarian

Egoera horren eragilea Errusiaren eta Japoniaren arteko 1904ko gerra izan zen. Pronostiko guztien aurka, Japoniak Errusia garaitu zuen, eta, horren eraginez, biztanleak haserretu eta 1905eko iraultza hasi zen.

Igande Odoltsua

1905eko urtarrilean, langileen manifestazio baketsua egon zen jauregi inperialeraino, tsarrari “babesa eta justizia” eskatzeko, lan baldintzak hobetzeko eta “guztien berdintasuna eta askatasuna” aldarrikatzeko. Manifestazioa armekin zapaldu zuten, eta ehunka hildako eta zauritu egon ziren. Gertaera horri Igande Odoltsua izena jarri zioten, eta horrek iraultza eragin zuen. Grebak, matxinadak eta altxamenduak Errusia osoan hedatu ziren, eta lehenengo sobietak edo langileen ordezkarien kontseiluak sortu ziren, 1917ko iraultzan eginkizun garrantzitsua izan zutenak.

Erreformak

Protesta ekintzei ezin zitzaienez amaierarik eman, Nikolas II.a tsarrak erreforma batzuk onartu zituen:

  • Ordezkarien biltzarra edo Duma.
  • Lanaren eta gizarte arloko hobekuntzak: eskubide sindikalak, 10 orduko lanaldia…

Baina tsarra liberalismoaren aurka zegoen, eta boikota egin zion Dumaren funtzionamenduari, eta, handik gutxira, erreforma politiko guztiak ezabatu zituen. Horrela, autokrazia itzuli zen Errusiara. Oposizioak argi ikusi zuen tsarra gobernutik kendu beharra zegoela, egoera aldatu ahal izateko.

4. Diktadura estalinista (1929-1953)

4.1. Stalinen botere igoera

Lenin hiltzerakoan (1924), buruzagi talde txiki bat hasi zen alderdia eta estatua zuzentzen (Stalin, Trotsky, Kamenev, Zinoviev…), baina haien arteko borrokak eta liskarrak etengabeak ziren, oso ikuspuntu desberdinak baitzituzten. Azkenik, Stalin SBAKko idazkari nagusi izendatu zuten. Stalinek herrialde bateko sozialismoa sendotzea defendatzen zuen eta munduko iraultza egitearen ideia baztertu zuen. Helburu nagusia SESBen iraultza finkatzea eta sendotzea izango zen. Ordutik aurrera, Hirugarren Internazionala sobietar interesen zerbitzurako erakundea bihurtu zen.

4.2. Stalinek diktadura totalitarioa ezarri zuen

1929an Stalinek botere guztiak bere gain hartu zituen eta diktadura pertsonala ezarri zuen. Botere handi hori bermatzeko hiru baliabide erabili zituen:

  • Pertsona gurtzea.
  • Alderdi Komunistaren boterea sendotzea.
  • Izua: polizia politikoa erabili zuen, gizartean susmo eta salaketa giroa sortuz.

Halaber, Stalinek kultura erabat kontrolatu zuen. 1932tik aurrera abangoardiako artistak jazartzen hasi ziren, kontrairaultzaileak eta burgesak zirela leporatzen zitzaien. Arte joera edo tendentzia ofiziala ezarri zen: errealismo sozialista.

5. Potentzia ekonomiko baten eraikuntza

5.1. Ekonomia planifikatua

1927tik aurrera Stalinek ekonomia planifikatu beharra zegoela erabaki zuen. Horretarako, planak diseinatu eta prestatzeaz arduratuko zen Gosplan delakoa sortu zuen. Plan bakoitzak bost urte iraungo zituen (bost urteko planak, Plan Quinquenalak). Plan horietan lortu beharreko helburu ekonomikoak eta lortzeko baliabideak zehazten ziren. Bost urteko plan hauen helburuak SESB atzerapen ekonomikotik ateratzea, industria garapena lortzea eta nekazaritzan eta militar arloan autosufizienteak izatea ziren. Jarduera ekonomiko guztiak estatuaren kontrolpean geratu ziren: jabetza pribatua desagertu zen.

5.2. Nekazaritzaren kolektibizazioa

Lurren kolektibizazioa eman zen. Nekazariek ez zeuden ados neurri hauekin, errepresioa gogorra izan zen eta produktibitatea ez zen bost urteko planetan aurreikusitakoaren mailara iritsi. Bi ustiategi mota erabili ziren:

  • Koljos: kooperatiba erregimenean funtzionatzen zuten landetxe handiak.
  • Sofjos: soldatapeko langileak erabiltzen zituzten estatuko landetxeak.

NEP (Ekonomia Politika Berria)

Iraultzatik aurrera ekonomia-politika berria ezarri zen, ekonomia suspertzeko asmoz. Nekazariei askatasuna eman zitzaien laborantzarako eta saltzeko. Enpresa txikiak eta ertainak jabetza pribatuan izaten utzi zituzten.

Italia faxista: ezaugarri nagusiak

Italia izan zen erregimen faxista ezarri zuen lehen herrialdea, eta askorendako jarraitu beharreko eredua bilakatu zen.

1.1. Mussolinik boterea eskuratzea

Italian Lehen Mundu Gerraren ondoren krisi egoera handia zegoen: zorrak prezioen igoera eragin zuen, eta armadaren desmobilizazioaren ondorioz, langabezia hazi egin zen. Honek guztiak jendartean tentsioak areagotu zituen: nekazariak lurjabeen lur sailak okupatzen hasi ziren eta langileak fabrikak indarrez hartu; erdi eta goi mailako klaseak herrialdean iraultza komunista gertatzeko beldur izaten hasi ziren. Alderdi politiko tradizionalek ez zioten egoerari behar bezala heltzen jakin eta biztanleria muturreko bi alderdien alde jarri zen neurri handi batean: Alderdi Komunista eta Benito Mussoliniren Fasci Italiani di Combattimento. Mussoliniren taldeak 1919tik 1921era arteko hauteskundeetan aulki gutxi lortu izanak, boterea indarrez hartzera bultzatu zuen. Horretarako alderdiko kide asko bildu eta Italiaren erdialdeko hainbat herrietatik Erromarako martxa antolatu zuten (1922ko urriaren 27tik 28ra). Martxaren amaieran, Victor Manuel III.a erregeak Mussoliniri gobernua eratzea eskaini zion eta era honetan honek botere osoa eskuratu zuen.

1.2. Mussoliniren gobernua: faxismoaren ezaugarriak

  • Pentsamolde antidemokratiko eta antikomunista.
  • Buruzagi batek (duce delakoa) zuzentzen zuen estatua modu totalitarioan; askatasunak deuseztatuz eta alderdi bakarra ezarriz (hauteskunderik ez ziren egiten).
  • Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, herrialdearen autosufizientzia lortzeko.
  • Errepresio bortitza aurkaritza politikoen aurka.
  • Hezkuntza eta komunikabideen kontrola iritzi publikoa gobernatzeko.
  • Nazionalismo espansionista (Italiak, Inperio koloniala helburu).
  • Indarkeria eta militarismoa gurtzen zuten.

2. Alemania gerraostean: Weimarko Errepublika (1919-1933)

Beste eredu totalitario bat Alemania nazikoa izan zen. Adolf Hitlerrek boterea nola lortu zuen ulertzeko, ezinbestekoa da Alemaniak Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren izandako krisia aztertzea.

2.1. Weimarko Errepublikaren ahultasuna

Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren, Alemaniako enperadoreak abdikatu egin zuen eta Weimarko hirian bildutako batzar konstituziogile batek konstituzio berri bat egin zuen: horregatik aldi honi Weimarko Errepublika deritzo. Alderdi garrantzitsuena Alderdi Sozialdemokrata zen, Parlamentua eta Gobernua kontrolatzen zituena. Halere, muturreko oposizioa nabarmendu zen:

  • Espartakistak: komunistak ziren, Errusiaren gisako erregimena ezartzearen aldekoak.
  • Talde kontserbadoreak: Adolf Hitlerren Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP), zeinak 1920an boterea indarrez lortzeko ahalegina egin zuen Estatu Kolpe baten bitartez (Municheko putscha).

2.2. 1930eko hamarkadako ekonomia krisia

Alemania, 1929ko kraxak kaltetuenetako bat izan zen; AEBek Alemanian kapital handiak inbertitu baitzituzten. Alemanian enpresa askok itxi behar izan zuten eta Alemania 6 milioi langabetu izatera iritsi zen 1932an.

3. Hitlerrek boterea eskuratzea

Hitlerrek legez eskuratu zuen boterea, 1930eko hamarkadaren hasieran Alemanian zegoen krisi eta indarkeria egoerak lagunduta. Baina, berehala, bi urte igaro baino lehen, oposizioaz libratu eta botere guztia eskuratu zuen.

3.1. Ekonomia krisiaren ondorio politikoak

Ekonomia krisiak tentsioa eta atsekabea areagotu zituen, langile eta erdi mailako klaseek gobernuari bizkarra eman eta muturreko alderdien aldeko apustua egin zuten nagusiki. Industrialariak eta finantzariak langile iraultza gertatzeko beldurrez, ekonomikoki alderdi naziari lagundu zioten.

3.2. Hitlerrek legez eskuratu zuen boterea

1932ko hauteskundeetan komunistek eta naziek jaso zuten boto gehien, sozialista eta zentroko alderdiek galera handiak izan zituzten. Inork ez zuen gehiengo osoa lortu. Errepublikako presidente Hindenburg hautatu zuten berriro eta arazo batekin aurkitu zen inork gehiengo garbia lortu ez zuelako. Negozio-gizon eta talde kontserbadoreenek bultzatuta, ordea, Hindenburgek Hitler izendatu zuen kantziller 1933ko urtarrilean.

Bigarren Mundu Gerraren faseak eta ondorioak

  • 1. Fasea (1939-1941): Alemania Polonia inbaditzen du. Mendebaldeko herrialdeak hartu zituen. Ingalaterra bonbardatu zuten.
  • 2. Fasea (1941-1942): Italia, Alemania eta Japonia sortu ziren, Errusia, Frantzia, Ingalaterra eta Estatu Batuen aurka.
  • 3. Fasea (1942-1945): 1942tik aurrera Hitlerren indarra gutxituz joan zen. Churchill Hitlerren aurka zegoen pertsona garrantzitsua izan zen, Ingalaterrakoa. Hasieran, gizarteak ez zuen bere lana asko baloratu.

Bigarren Mundu Gerraren ondorioak

  • Suntsipenak eta gehiegikeriak.
  • Hondamendi ekonomikoak.
  • Muga berriak.
  • Gatazka berriak.
  • AEB eta SESB nagusitu ziren (Gerra Hotza).

Bigarren Mundu Gerraren arrazoiak

  1. Alemania suntsituta zegoen (Lehen Mundu Gerran gaizki bukatu zutelako, diru asko inprimatu zuten, Dawes plana, Versailles, harrotasuna).
  2. 1929ko kraxaren krisia.
  3. Faxismoa eta nazismoa sortu ziren.
  4. Japonia Txinaren aurka ezin zuen joan, beraz, AEBri (Amerikako Estatu Batuak) gerra deklaratu zion (Pearl Harbor).
  5. Alemaniak Polonia kolonizatu zuen.

Pertsonaia garrantzitsuak

  • Hirohito: enperadorea izan zen Bigarren Mundu Gerran. Kamikazearen (ez zitzaion inporta bere burua hiltzea hegazkinarekin leku estrategiko batean talka eginez, hil ondoren beste bizitza hobeago bat izango zutelako ustean) eta gas toxikoen ideia baieztatu zuen.

Akordioak

  • Postdam (1945): Errusia, Erresuma Batuak eta AEB bildu ziren Alemania nola kontrolatu erabakitzeko. Frantzia ez zegoen, Bigarren Mundu Gerran bakarrik defendatu egin zirelako eta ez zutelako erasorik egin.
  • Afrika Korps: Hitlerek Alemaniako tropa bat bidali zuen Afrikara.

Mauthausen kontzentrazio-esparrua

Mauthausen kontzentrazio-esparru bat izan zen. Presoei pijama eta jatorrizko herrialdearen pegatina ematen zizkieten. Hitler eta Franko Hendaian elkartu ziren. Frankok esan zion Hitlerri espainiarrak ez zirela egon Espainian, ez zirela espainiarrak. SSak nazi amorratuak ziren, beraien bizitza Hitlerren ordez emango luketenak. Preso arruntak barrakoien nagusiak ziren. Presoek gutxi jaten zuten eta zakurren bizitza luxuzkoa zen. Barranko batera bultzatzen zituzten eta bizirik mantentzen baziren, berriro bultzatzen zituzten. Gauez alanbre elektrikoan bere buruaz beste egiten zuten. Pertsona batek lan egiten ez bazuen, ez zioten jaten ematen. Bakarrik hilabete bat edo bi bizi izan ziren. Haien helburua handik ihes egitea eta kontatzea zen. Azkenean, gehiegi jateagatik hil egin ziren. Haiek ezin zuten Espainara itzuli Frankorengatik.

Nazismoaren ideologia

Hitlerren ideiak:

  1. Buruzagia gurtzea.
  2. Estatuaren nagusitasuna.
  3. Indarkeria eta gazteria gorestea.
  4. Arrazismoa.
  5. Balio tradizionalak.

Pentsamolde arrazista

Ikuspegi arrazista eta arraziala zuten, arraza ariokoak zirela uste zuten. Arraza-garbitasuna itzultzea zen helburua, politika antisemita sistematikoa ezarri zen. Europako beste herrialde batzuetara erbesteratu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML