Euskararen zuzenketa gramatikalak eta literatura ariketak

Hizkuntza eta literatura3,77 KB

Euskarazko akatsen zuzenketa

Jarraian, testuetan ohikoak diren akats gramatikal eta ortografikoen zuzenketak dituzu:

  • 1) 2000ko maiatzaren 11n, lehenbailehen.
  • 2) Bertakoek arrainak harrapatu zituzten.
  • 3) Arratsaldean elkar ikusiko dugu.
  • 4) Aukera ezin hobea da; 2 eurotan botila bat olio eros dezakezu.
  • 5) Azterketa 2011ko uztailaren 15ean izango da, goizeko 10:30ean.
  • 6) Batez beste, 100 pertsona atera ziren onik bat-bateko eztanda hartatik.
  • 7) Bezeroen % 57 pozik dago.
  • 8) Burugogorra denez gero, etorriko da, baina ez du zertan etorri.
  • 9) Datorren urtean ezkonduko zaren berria zabaldu da.
  • 10) ETBko astearte gaueko saioan, BBK-ko hainbat ordezkari azaldu ziren.
  • 11) Goazen azkar elizara, honezkero hileta hasita egongo baita.
  • 12) Irakasleen % 25ek ontzat eman du erabakia.
  • 13) Koloretako telebista berria erosi dugu.
  • 15) Materia atomoz osatuta dago.
  • 16) Mendiluze bertsotan aritu da gaur.
  • 17) Niregatik egin dute egin dutena.
  • 18) Nire senarra sendagile abila da eta Donostiako ospitalean lan egiten du.
  • 19) Otsailean beti saiatzen gara azterketa hobeak egiten.
  • 20) Mereziko luke gaia hurbiletik aztertzea.
  • 21) Bilboko Portuak Rotterdam eta Amsterdamgo portuekin ditu, besteak beste, harremanak.
  • 23) Pentsatzen dut hala izan dela.
  • 24) Zazpietako trenean etorri da.
  • 25) Zortzietako autobusa irauli da Araban eta 11 urteko neska bat zauritu da.

Sinonimoen zerrenda

Hona hemen hiztegia aberasteko sinonimo baliagarriak:

  • Gomutatzen: gogoratzen.
  • Itauna: galdera.
  • Magalean: altzoan, babesean.
  • Bultzaturik: sakaturik.
  • Nahasteko: korapilatzeko.
  • Bederen: gutxienez, behintzat.
  • Bazterrera: hegalera.
  • Aiurria: izaera.
  • Etekin: irabazi, probetxu.
  • Alkateek: auzapezek.
  • Zirkinik: mugimendurik.
  • Soldata: jornal, lansari.
  • Mespretxuz: gutxiespenez.
  • Iseka: burla.
  • Izotza: leia.
  • Hitzarmen: itun.
  • Kobazulo: leize.
  • Barikuan: ostiralean.
  • Lehertuta: ahituta.

Literatura: Egia ala gezurra?

  1. Tartasek eta Oihenartek... Egia.
  2. Sebastian Mendiburuk... Gezurra (goi-nafarreraz).
  3. Sarako Etxeberriren... Gezurra.
  4. Oihenartek Notitia... Egia.
  5. Gabon sariak... Gezurra.
  6. Larramendik zioen... Gezurra.
  7. Larramendik ere eusk... Gezurra (zuzena, egokia).
  8. Lapurdiko... Egia.
  9. Euskararen apologia... Gezurra.
  10. Ilustratuen asmo... Gezurra (irakaskuntza bultzatzea).
  11. Gero liburua... Gezurra (1643an).
  12. Egia.
  13. Euskal Herriaren Adiskideen... Egia.
  14. Axularrek olerki... Gezurra (prosaz idatzi zuen).
  15. Axularrek ez zuen... Egia.

Deskargatu

PDF Word HTML