Euskalkiak: Dialektologia, Sailkapenak eta Ezaugarriak

Beste atzerriko hizkuntzak2,99 KB

Dialektologia eta Euskalkiak

Hizkuntza bat banatzen den era nagusietako bakoitzari dialektoa deritzo, eta horiek ikertzen dituen zientzia dialektologia da. Zientzia hau XIX. mendean sortu zen.

Dialektologiaren Arloak

Dialektologiak hainbat arlo aztertzen ditu:

  • Fonetiko-fonologikoak
  • Morfosintaktikoak
  • Lexikoak

Isoglosak: Dialektoen Mugak

Isoglosak marra gainean luzatzen diren lerro idealak dira. Isoglosa horien bildumak dialektoaren nondik norakoa zehazten du. Zenbat eta isoglosa-marra gehiago pilatu gune batean, orduan eta errazagoa da dialektoen arteko aldea bereiztea; zenbaitetan, zaila da muga bereiztea.

Euskalki Literarioak

Euskarak hainbat euskalki literario ditu:

  • Lapurtera
  • Zuberera
  • Gipuzkera (erdialdekoa)
  • Bizkaiera (mendebaldekoa)

Dialektologiaren Aintzindariak

Luis Luziano Bonaparte (1813-1891) izan zen dialektologiaren zutabe nagusia, Napoleon Bonaparteren iloba. Hala ere, lehen aintzindaria XVIII. mendeko Manuel Larramendi apologista izan zen.

Koldo Mitxelena eta Hegoaldeko Euskalkia

Koldo Mitxelenak beste euskalki bat errebindikatzen zuen: hegoaldekoa, Arabako eta Nafarroako lurraldeetan hitz egiten zena. 2004an aurkitutako Ioan Perez Lazarragaren eskuizkribuak arrazoi eman zion Mitxelenari.

Bonaparteren Sailkapena (XIX. mendea)

Bonaparteren sailkapenak 8 euskalki mintzatu erakusten ditu (25 azpieuskalki):

  • Iparraldekoak: lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaldeko behe nafarrera eta zuberera.
  • Hegoaldekoak: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera eta hegoaldeko goi-nafarrera.

Oraingo Sailkapena (Koldo Zuazo)

Koldo Zuazo euskal dialektologian nabarmendu den ikerlariarena da euskalkien azken mapa. 6 euskalki daude:

  • Hegoaldean: mendebaldekoa (bizkaiera), erdialdekoa (gipuzkera), nafarrera (nafar-lapurtera) eta ekialdekoa.
  • Iparraldean: nafar-lapurtera eta zuberera.

Mapen Ekarpenak (Zuazo)

Zuazoren mapen ekarpen nagusiak:

  1. Ohiko izenak aldatu egin ditu, euskalkien banaketa eta banaketa administratiboa bat ez datozenez, ez zaio iruditzen egokia probintzien izenak euskalkienekin berdintzea.
  2. Tarteko hizkerak bereziki aipatzen ditu.

Euskalki Fonetiko-Fonologikoak

Hona hemen euskalki fonetiko-fonologikoen adibide batzuk:

  • Bokalak: bokal alternantzia (irten/urten), asimilazioa (atera/atara). Diptongoak eta hiatoak (oa, ua, io...).
  • Kontsonanteak: txistukarien asimilazioak (ts, tz s eta z bezala ahozkatu), j (bi ebakera), h (ez da ageri bizkaieran, ihartu/igartu), bustidura (mutila/mutilla, mina/miña).

Deskargatu

PDF Word HTML