Euskal testu zuzendua — XIX. mendeko Espainiako urte kritikoak

Historia2,77 KB

Moderatuak agintean (1857–1878)

O'Donnell-ek eta bere Unión Liberal alderdiak boterea eskuratu bazuten ere, estatu-kolpearen ondoren Narváez (1857–1858) izan zen lehendakari berria eta aurreko biurtekoan hartutako erabaki gehienak deuseztatu zituzten.

  • Garai honetan, hauteskunde-iruzurra zela eta, aurrerakoiak eta demokratek sistematikoki at geratu ziren.
  • Oposizioa eta errepresioa

    • Karlistek ez zuten etsitu eta koroa berreskuratu nahi zuten.
    • Aurrerakoiek eta demokratek erregimenaren aldaketa nahi zuten.
  • 1866an Europan gertatutako krisi ekonomikoak Espainiako ekonomia ere astindu zuen; ondorioz, burgesia finantzari eta industria erregimenetik aldendu egin zen.

1868ko Iraultza loriatsua eta Ostendeko Ituna

Progresistek eta demokratek emandako iraultza izan zen, eta Ostendeko Itunaren bidez Isabel II.ri tronua kendu zioten.

Seiurteko demokratikoa (1868–1874)

Behin-behineko gobernua (1868–1870)

  • Errege bila hasi ziren; bitartean, erregeordea Serrano izan zen eta gobernaburua Prim.
  • Helburua: lege liberalak egitea eta benetako aldaketak ematea.
  • Gorteak deitu eta 1869an konstituzio bat idatzi zuten, une hartarako aurreratuena. Ideia nagusiak:
    • Erlijio askatasuna.
    • Subiranotasun nazionala.
    • Gizonezkoen sufragio unibertsala.

Saboia-ko Amadeoren erregealdia (1871–1873)

  • Saboiako Amadeo izendatu zuten errege. 1870ean Prim generalari erahila gertatu zitzaion, eta, Prim Amadeoren babeslea zenez, Amadeok babeslerik gabe geratu zen.
  • Ezegonkortasuna nagusitu erregealdian.
  • Gatazkak gobernu barruan (unionisten eta progresisten artean).
  • Soziala: langile mugimendua nagusitu zen.
  • Karlistak altxatu egin ziren, Nafarroatik hasita.
  • Egoera horren aurrean, eta ikusita ezin zuela aldaketarik egin, 1873an Amadeok abdikatu egin zuen eta ondoren Errepublika aldarrikatu zen.

Lehenengo Errepublika (1873–1874)

  • Urte batean lau presidente egon ziren (aldaketak egitea asko zaildu zen).
  • Arazo nagusiak:
  • Ideologikoki desberdintasun handiak (unionistak eta federalak).
  • Gerra karlistak jarraitu zuten.
  • Kubako gerrak ere jarraitu zuten.
  • 1874an, Martínez Campos jenerala (borbonetarra) estatu-kolpe bat eman zuen, eta borboien eta monarkiaren itzulera lortu zen.

Ondorioak

1833 eta 1874 urteetan zehar, ideia liberalek indarra irabazi zuten Espainian. Hala ere, garai latza izan zen: gobernua ezegonkorra izan zen, eta karlistadak, Kubako gerra, langile mugimenduak eta liberalen arteko gatazka etengabeak agertu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML